Hona hemen Hirutxuloko Hitzak eman duen albistetik hartutako hainbat pasarte:
“Ez gaude ados herritarrekin eztabaidatu gabe hiria lau barrutitan banatzearekin”
Argazkia: Hirutxuloko Hitza |
Datorren asteko udalbatzarrean, oposizioko alderdiek adostutako barrutien araudiari lehen onarpena emango diote. Araudi horren bidez hiria lau barrutitan banatzea adostu dute, eta Altzako barrutia legealdia amaitu aurretik jarri nahi dute abian.
Gaur, ordea, hiriko 20 auzo elkartetako hainbat ordezkari bildu dira udaletxean euren iritzia emateko. Ez daude ados hiria barrutietan banatzeko prozesuarekin, eta herritarrak ez dituztela kontutan hartu salatu dute: “Herritarren partaidetza funtsezkoa da hiriari, eta zehazki gure auzoei eragingo dieten erabakiak hartzeko garaian. Horregatik, ez gaude ados herritarrekin eztabaidatu gabe hiria lau barrutitan banatzearekin”, adierazi du Eider Obeso, Morlanstarrak auzo elkarteko kideak. “Hiria barrutietan banatzea derrigorrezkoa dela diote, 2003ko lege batek hala behartzen duela, baina harrigarria iruditzen zaigu, orain arte neurririk hartu ez izana eta hauteskundeen atarian gaudenean, presaka araudi bat prestatzea”, gaineratu du Felix Perez, Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideak.Albistea osorik irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2014/10/22/ez-gaude-ados-herritarrekin-eztabaidatu-gabe-hiria-lau-barrutitan-banatzearekin/
Elkarteen prentsa oharra hemen
Eta manifestua hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario