Parte Zaharrean Bizi
auzo elkarteak Parte Zaharrean Bizi,
Euskaraz egitaraua garatuko du urria eta abendua bitartean. Donostiako
Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak emandako laguntzei esker.
Lehen ekitaldia ostegunean izango da (Urrriak 16,
19:00etan): : ‘Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak’ egitarauaren barnean Iñaki Beobide[1]
ren ibilbide luze eta oparoa ezagutzeko eta harekin hitz egiteko aukera izango
dugu. Saioa Olatz
Beobide[2]
k gidatuko du.
Haurrei, haien gurasoei, gaztetxoei, gazteei eta helduei
zuzendutako ekitaldiak izango dira, era askotakoak: tailerrak, proiekzioak,
forumak eta hitzaldiak, auzoko kulturgileekiko topaketa-solasaldiak. Ondoko
dokumentuan duzue programaren aurrerapena
[1]
Antzerkian, diskogintzan,
liburugintzan eta ETBren sorreran jardun duena
[2]
Aktorea eta zuzendaria, Iñakiren
alaba
===
Begirada bat eman egitarauari, zure intereseko ekitaldiren bat aurkituko duzu!!!
Parte hartzera animatuko al zara?
Informazio hau zure lagun eta ezagunen artean zabaltzen lagunduko al diguzu?
===
Haurrentzako
Urriak
8, 15, 22, 29
asteazkenez
|
Parketarrak, kalean euskaraz jolasteko saioak. (Donostiako
Udaleko EUSKARA ZERBITZUAk eta Parte Zaharreko Euskara Batzordeak antolatuta,
URTXINTXA eskolako hezitzaileek gidatuta):
·
ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5
urte bitarteko haurrak dituzten familientzat.
Gogoratu parte hartu ahal izateko haurrak helduren batekin etorri behar
dutela
·
TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9
urte bitarteko haurrentzat.
|
Azaroa
egunak zehazteko
|
Proiekzioak Haur Txokoan, marazki bizidunak, telesailak, filmak...:
|
Gurasoentzako
Azaroa
eguna zehazteko
Haur Txokoaren ondoan
|
Tailerra: Euskarazko Ikus-entzunezkoak (marazki bizidunak, telesailak, filmak...) ezagutzeko eta horiek non-nola lortu
jakiteko
|
Abendua
eguna zehazteko
Haur Txokoaren ondoan
|
Foruma: Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako
liburuak hobeto ezagutzeko, gustukoenak komentatu eta elkarri gomendatzeko...
|
Gaztetxoentzako (11-13
urte)
Urriak 24, 31
Azaroak 14, 28
Abenduak 12
18:00etan
|
Proiekzioak Gaztelekuan, Film laburrak, telesailak...:
( Harainok jarduera ez duen ostiraletan)
|
Urriak 18 , 25
Azaroak 8, 15, 22, 29 Abenduak
6, 13
16:30-18:30
|
Larunbatetan?
Jarduerak Gaztelekuan,:.
Jolasak,
tailerrak...
|
Gazteentzako (14 urtetatik
aurrera)
Larunbatetan Gaztelekuan
Urriak 18, 25
18:30-20:30
|
Musikari buruzko proiekzioak
|
Azaroak 8
18:30-20:30
|
Auzoko Musikagile Gazteekiko
Topaketa-Solasaldia, Markel Ormazabalek gidatua. Gonbidatuak:
|
Azaroak 15, 22
16:30-18:30
|
Telefonoarekin
argazki onak egiten ikasteko tailerra. Gidaria: Jon
Ander Garcia, Diseinatzaile eta artista
|
Helduentzako
Urriak 16
Osteguna
19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
|
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
Iñaki Beobiderekin
(Antzerkian, diskogintzan, liburugintzan eta ETBren sorreran jardun duena)
|
Urriak 30
Osteguna
19:00etan
Tokia Zehazteko
|
Ikusi, entzun
eta solasean jardun
Aurkezle eta Solasaldiaren
dinamizatzaile: Iker Barandiaran ( Kazetaria, Filmaren protagonistetako bat eta Arteman Komunikazioako kidea))
|
Azaroak 13
osteguna
19:00etan
Tokia Zehazteko
|
Ikusi, entzun
eta solasean jardun
Proiekzioa: ‘Gernika Lemoizen’(
dokumental laburra). Hitzaldia: ‘Laboa eta ikonoen eraikuntza’eta Solasaldia hizlaria
eta entzuleen artean
|
Azaroak 26
asteazkena
19:00etan
Tokia Zehazteko
|
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
|
Abenduak 4
osteguna
19:00etan
Tokia Zehazteko
|
Ikusi, entzun eta solasean jardun
Proiekzioa, Euskarari
buruzko dokumentalak: ‘Bidai Intimoak’ eta ‘Hesiak Gainditzen’...
|
Abenduak 10
asteazkena
19:00etan
Tokia Zehazteko
|
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario