Parte Zaharrean Bizi,
Euskaraz! Egitasmoaren barnean, Helduentzako jardueren artean, 'Aulki Hutsak' dokumenta ikusteko eta horri buruzko solasaldia egiteko aukera izango dugu. Iker Barandiaranek (Kazetaria eta dokumentalaren protagonistetako bat) gidatuko du solasaldia.
- Ostegun honetan, urriak 30, 19:00etan
- San Telmoko Heziketa Tailerrean
Zer da 'Auki Hutsak'
Heriotzari buruzko dokumentala da. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian.Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.
Dokumentalak bi sari jaso berri ditu, joan den astean Bilbon egin den
Festival Internacional de Cine Invisible delakoan, euskarazko lan onenarena eta ikusleen boto gehien jaso duena
Ostegun honetakoaz gain, honakoak ere izando ditugu datzozen asteetan.
Azaroak 13
Osteguna, 19:00etan
San Jeronimoko Ekitaldi Aretoa
(Liburutegi Nagusia)
|
Ikusi,
entzun eta solasean jardun
Proiekzioa: ‘Gernika Lemoizen’( dokumental laburra). Hitzaldia: ‘Laboa eta ikonoen eraikuntza’eta Solasaldia hizlaria
eta entzuleen artean
|
Azaroak 26
Asteazkena, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
|
Auzoko
Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
|
Abenduak 4
Osteguna, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
|
Ikusi,
entzun eta solasean jardun
Proiekzioa,
Euskarari buruzko film laburrak, Euskaraz
Bizi Nahi Dut Lehiaketan sarituak: dokumentalak: ‘Garai Berriak’, ‘Heda Nazazu’, ‘Kontu Txikiak’, ‘Egunero’,
‘Musika Airean’...
Solasaldia,
mintzagaia: ‘Euskararen inguruko pertsuasio-estrategiak’
|
Abenduak 10
Asteazkena, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
|
Auzoko
Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario