Ambrosioaren prezioen kontuarekin
egin duten erreportaian Gasco agertzen da.
Besteak beste, sare sozialetan faktura famatua agertu zenean Udala hasi zela
aztertzen taberna aipatzen du. Baina ez prezioak ondo edo gaizki zeuden baizik
eta ea terrazak eta komunak araudiak betetzen dituzten.
Mendekua dirudi edo
nondik harrapatu mina egin nahian. Bai terrazen ezbetetzeak bai komunen
ezegokitasuna (ez da aipatzen zertan ez du betetzen eta zein neurri hartzera
behartzen ditu Udalak) ez dute zer ikusirik prezioen kontuagatik.
Eta
terrazaren arau ezbetetzeak (haimak izatea espero dugu) ez dira etorri prezioaren
arazoarekin, lehendik bazeuden, eta lehendik ezagutzen bazituen
Udalak, zergaitik ez zuen ezer egin lehenago?
Honek erakusten
du nahi izanez gero, borontatea izanez gero, osatalaritzaren arau ezbetetzeen aurka
Udalak baliabideak badituela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario