Joan den igandean, abuztuak 23,
DV-k argitaratzen zuen “DIAGNÓSTICO DE LAPROBLEMÁTICA DEL OCIO NOCTURNO EN DONOSTIA/ SAN SEBASTIAN” txosten
teknikoari buruzko erreportajea.
Dokumentuak 2014ko uztailetik abenduraino
egunekoa eta gaueko zarata maila aztertzen du.
Garrantzitsua da nabarmentzea,
txosten honek ezin izango litzateke lortu gure kolaborazioa gabe eta bere
etxebizitzak sonometroak kokatzeko erraztu dituzten auzotarren kolaborazioa
gabe.
Txostenaren datuek auzoaren atsedena bermatuta ez dagoela islatzen dute
argi eta garbi.
Erreportajean, aipatzen da: "Campañas
de sensibilización", "control más exhaustivo del consumo de alcohol
en la calle así como de la normativa de puertas y ventanas de los
locales", "a través de subvenciones se estudiará la colocación de
dobles ventanas y el asilamiento de fachadas", "convenio Barrio
saludable 2030".
Benetan
arazoari egin nahi dio aurre Udalak ala erantzuna desaktibatu nahi izan du
artikulu honen bidez? Udalak aurreratu nahi izan du datuak aipatuz baina
zeozer egingo al du?
Ondo dago aipatzen dutena: kontsumitzaileen hezkuntza,
zarataren iturriaren kontrola (kaleko kontsumoa, ateak eta leihoak
itxita), zarataren eragozpenak eta ondorioak leuntzea (araudiak egokitzea
falta da). Baina diotena sinesgarria al da?
PSEeren zinegotziaren adierazpenekin bukatzen da
artikulua: "podemos hacer mil
ordenanzas, pero si no partimos del respeto mutuo no hay nada que hacer".
Kito. Esaldi horrekin dena esan du, dena adostasunean konpondu behar da
ostalariak eta bizilagunak bat eginez. Elkarbizitza, hitz majikoa. Askoz hobeto
berak esan izan balu: "podemos hacer
mil ordenanzas, pero si no las hacemos cumplir no hay nada que hacer".
Ze hipokrita eta oportunista. Elkarbizitzaz hitzegiten du Parte Zaharra oihana bihurtu denean, non dirua eta
espekulazioa soilik gailentzen direnean?
Udala zorrotza da “gizalegegabeak” bezala kalifikatutako portaera jakinekin,
tolerantea den bitartean beste batzuekin atseden hartzea eta lo egitea galarazten
diguten haiekin.
Bere biztanleei irensten duen munstroa sortu dute.
Aldiz, gure elkarteak txosten hau
kontuan hartzen du gakoa delako espazio publikoaren okupazioa berrantolatzeko.
Txosten honen ondorioak eta
bultzatu behar diren neurriak aztertzen dugun bitartean: ostalaritzako
lizentziak eta ostatu turistikoak (hotel, pentsio, apartamentu turistiko, ...) berri-ematerako
luzamendua eskatuko dugu. Kontrol-sistemak eraginkorrak abiaraztea. Eta turismoarekiko
erabakiak hartzeko herritarron parte-hartzea bermatzea eta erabakitzeko mekanismo
gardenak abian jartzea eta ziurtatzea.
Parte Zaharra deklaratu zuten Eremu
Saturatua gutxi gorabehera 2000an
Parte Zaharra deklaratu zuten "Eremu Saturatua" gutxi gorabehera 2000an.
Gaur aisiara zuzendutako parke industrial tematiko bihurtu da. 6.000 pertsonarengan
inguru bizi garen tokian espazioan.
Ostalaritzako 210
establezimendu daude auzoan. Hau da 3,45 taberna 100 biztanleko, edo ia taberna bat
25 biztanleko.
Auzoan,
pasabideak kenduta (kaleak, Bulebarra...) plaza moduan aisialdirako 7.285 m2 daude.
Hau da, auzotar bakoitzak 1,19 m2 ditu alde zaharreko plazetan, terrazak
kontuan hartuta zenbat gutxiago?
Beste modu batera
esanda, Parte Zaharreko familia bakoitzari 2,25m2 dagozkio plaza
horietan. Labur esanda, ia ezer ez. Auzotarrek auzoa utzi behar dute espazio
libreetara joateko, gutxi izateaz gain terrazekin okupatuta baitaude.
Beste modu batera
esanda, auzotar bakoitzak m2 okupatuko balu plaza horietan terrazak kendu
beharko lirateke.
Parte Zaharreko
ostalaritzako establezimenduen azalera kalkulatzen saiatu gara, estimazio bat
da, baina nahikoa baliagarria. Hara zeinen datu "flipanteak":
- Eraiki guztien planta kontuan hartuta (azalera) tabernek %47! betetzen dute (biltegi moduan erabiltzen diren lokalak kontuan hartu gabe). Hau da, 49.000 m2, alegia 5 futbol zelai oso. Neurketa hau egiteko Urgullek betetzenduen azalera deskontatu dugu, noski, bestela indizeak erdira jaisten dira eta hori tranpa da.
- Zenbait kaletan inpaktoa oso handia da, bai taberna kopuruari dagokionez bai okupatzen duten azalerari dagokionez (Bretxa eta Konstituzio plazaren arteko eremuan eraikitako plantaren %88a okupatzera iristen dira.
- Esan gabe doa, tabernen jarduerak auzoko kale guztietan duen presentziagatik, auzo osoari eragiten diola zarata, trafiko eta maila guztietan.
Parte
Zaharrean ostalariaren jarduera nonahikoa da alderdi guztietan, auzoa
"hartuta" dago literalki aipaturiko gremioagatik, bere inpaktuaren
inongo estudiorik egonik gabe, ez egoeraren araberakoa ez epe luzera.
Hainbeste espazio publikoko okupazioaren
eragina (bere eskasiagatik), kutsadura akustikoa, higikortasuneko gaitzak, eta
abar bezalako egoerak serio eragitera heltzen dute auzotarron %100era.
No hay comentarios:
Publicar un comentario