Parte Zaharrean, duela urte batzuk,
sute gehienak etxeetan ematen ziren. Horrek suertatzen zituen arriskuak
ekiditeko, Administrazioak hainbat arau jarri zituen martxan. Ondorioz,
etxeetan ematen ziren suteak gutxitu edo ia desagertu direnean, beheko
lokaletan hasi dira ugaritzen.
Parte Zaharreko bizilagunok ez
dakigu zer dugun etxe azpian, ez digute inongo notifikaziorik egiten etxe azpian
jarri behar duten horretaz. Gehienez, obra bukatu ondoren ematen digute informazioa;
bestelakoan, zurrumurruen bidez heltzen zaiguna jakin ohi dugu.
Obrak burutzen ari diren bitartean,
ez dugu ikusten udaleko teknikaririk inspekzioak egitera etortzen denik. Aldiz,
istripu bat, edo bizilagunek salatzen dutenean edo sute bat suertatu izan
denean, irregulartasun asko azaldu izan dira. Adibidez: obretako burdin bat
eskaiolarekin estalia benetako zutabe bat balitz bezala jarrita, etxe azpietan
egin diren komunikazio edo espazio bateratzeak, mirarizko taberna berriak, patio
komunitarioak okupatzen dira, lizentzi gabeko obrak, lizentzi emate
behin-betiko obrak ez datozenean bat Udalan aurkeztutako proiekturekin, eta
abar luze bat...
Bizi-lagunoi etxeetara nahiz merkatariei
beren lantokietara inspekzioak egitera etortzen zaizkigu, eta, zerbait ez
badago ondo, epe bat ematen digute zuzentzeko. Epe hori amaitu ondoren, zuzendu
ez badugu eten egiten digute gasa, argi indarra edo dena delakoa.
Baina, nork kontrolatzen ditu,
etxe azpian burutzen diren obra horiek? Baimena Udalak ematen du, baina izaten
ari garen esperientzian oinarrituta zalantza asko ditugu jaso duten baimena eta
benetan burutzen diren obrak eta aktibitatea bat ote datozen.
Parte Zaharreko eraikuntza kontuan
hartzen da, obren betebehar eta aktibitateen baimena esleitzerakoan?
Jokabide honen atzean zer dago,
utzikeria edo beste zer edo zer larriagoa?
Ez dira galdera soilak, “prebarikazioren”
susmoa gero eta gehiago zabaltzen ari da eta susmoei aurre egiteko sendabide
hoberena gardentasuna eta informazioa da.
Azkeneko horietako adibidea
Txondorra tabernarekin daukagu. Baina aipatu daitezke gehiago: Atari, Sirimiri,
Elurra, Bretxa erretegia, Ttun-Ttun, Enbeltrango sagardotegia, Ezpala, Konsti,
3an (lehen Lagun liburudenda zena), …
Honengatik, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak eskatzen du:
Parte Zaharrean dauden “soto” edo “azpi
lokal” guztien inspekzioa eta hauetan burutzen diren aktibitateen mapa bat
burutzea. Obra berriei baimena emateko baldintzei hau gehitzea: bizilagunei
jakinarazi zaiela adierazten duen dokumentua edo idatzia.
Hola buenas, estoy intentando contactar con vosotros pero me es imposible. Por favor pongase en contacto conmigo a través de mi mail oscar.garcia@opendeusto.es
ResponderEliminarEstoy realizando un trabajo de fin de grado sobre los impactos sociles del turismo en la Parte Vieja y me gustaría poder reunirme con ustedes. Mil Gracias