2013/08/29

Irailaren 15ean Kizki Eguna (Jai Herrikoia Donostiako Parte Zaharrean)


Sagar biltze herrikoia kizkiarekin. 500 kizki-lagun baietz! 


Parte hartu: 

· Desafioan: etorri 12.30ean Plaza Berrira (Konstira), zure kizkia erosi (4 €), sagarra hartu eta altxa! 

· Herri Bazkarian: 14:00etan, Trinitate Plazan 

· Gainerako ekitaldietan:

  •  Auzoan izandako sagardotegietara bisita gidatua: 10:30ean    

  • Jairen hasiera eta Sagardo dastaketa: 11:30ean  

  • Herri Kirolak: 12:00ean

Antolaketan lagundu nahi al duzu? Ongi etorria! 

Etorri ostiral honetan (abuztuak 30) egingo dugun bilerara. 

·         Goizeko 11:00etan 
·         Arrano Elkartean (ikatz Kalean)



 Zer da Kizki eguna?

Sagar biltze herrikoia kizkiarekin, eta
Desafioa: kizki hartuko duen jendea (kizki-lagunak) elkartzea, aurreko urteko marka hobetzeko
Gurea 5. Kizki eguna izango da, eta iaz Hernanin lortutako marka (500 lagun) hobetu nahi dugu. Aurreko urteetan Oiartzunen, Goizuetan eta Astigarragan ospatu da Kizki Eguna
Kizkia altxa, sagarra hartu, kizkia erakutsi eta sagarra bota; hori da erronka
    Kizki egunari buruzko informazio gehiago:


 2013ko Kizki Egunaren egitaraua


  • 10:30ean: Auzoan izandako sagardotegietara bisita gidatua
  • 11:30ean: Jairen hasiera eta Sagardo dastaketa
  • 12:00etan: Herri Kirolak
  • 12:45ean: Desafioa
  • 14:00etan: Herri Bazkaria

 

2013/08/22

"Sirimiri" tabernaren sutea eta "The Parranda"ren terraza. Auzo Elkartearen ekimenak

Sirimiriko sutea: udalari azalpen eske

Uztailaren 24an sutea izan zen Kale Nagusiko Sirimiri tabernan, ondorioz suhiltzaileek bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten. Suteak Sirimiri tabernari ez ezik, Atari tabernari ere eragin zion; bien arteko loturaren bat omen zegoen-eta.
Gertaera horren aurrean Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak idazki bat bidali dio udalari eskatuz ikerketaren emaitza ezagutzera eman ditzan eta gertaerak sortarazitako galderei erantzun zehatza eman diezaien. Hona hemen udalari luzatutako galderetako batzuk (Idazkia osorik hemen):


  1. Sutearen jatorria zirkuitulabur bat ("korto" bat alegia) izan omen da. Nola eman daiteke korto bat instalazio berri batean? (urtebete baino berriagoa) Zorigaiztoa izan da ala defektuten bat zuen instalazioak?
  2. Sutea detektatzeko eta alarma emateko instalazioak ondo funtzionatu al zuen?
  3. Sutea Sirimiri tabernan eman zen. Nola liteke Atari tabernak ere kalteak izatea? Egia al da zurrumururek diotena: bi tabernen arteko lotura zegoela? Hala balizt, baimena ote zuten horretarako? Zeinek emanda? Udal zerbitzuen kontrol teknikoak gainditu al zituen?... Eta horrela ez balitz, zigorren bat jarri edo jarriko al zaie?
  4. ...
  5. ...
  6. ...
  7. Etxea hustutzerakoan bertan pentsio ilegal bat ere agertu zela esaten da. Egia al da? Hala balitz, zigor-neurriren bat hartu ala hartuko al da?
===

"The Parranda" pubaren terraza, araudiaren barnean?

Uztailaren amaiera aldean ireki zuten "The Parranda" puba (Narrika eta San Bizente kaleen kantoian, lehen Txintxarri taberna zegoen tokian)
Terraza handi bat jarri dute. Dirudienez horretarako baimena lortu dute. Baina gure elkarteak argi ikusten du terraza horren osagaiak ez datozela bat araudiak ezarritakoarekin.
Arau hauste horiek zerrendatzen dituen idazki bat aurkeztu dugu udaletxean azalpen eske.
Arau hauste horien laburpena:
  • Araudiaren arabera, 2013an mahai altuak jarri daitezke Narrika kaleko tabernetan; baina ez alde horretan, bestean baizik (zenbaki bakoitietan bai, bikoitietan ez. "The Parranda" bikoitia da)
  • Ez du uzten libre suteetarako gutxieneko pasabide (3,5 m)
  • San Bizente kaleko azken mahaiak informazio-panel bat ikusteko (San Bizente elizari buruzko informazioa ematen duena) oztopo da
  • San Bizente kalean mahaiak ez ezik, apalak ere jarri dituzte. Honelako apalak jartzea galarazita dago. Eta gainera apal horiek, 3,5 metro baino estuago den pasabidea, are gehiago estutzen dute
  • Mahai horiek guztiek tabernaren espazioa 28 metro karratutan areagotuko dute
  • ...
    Idazki osoa hemen duzue.
 


2013/07/31

Prentsa Oharra: TERRAZEN UDAL ORDENANTZA IRUZURRA PARTE ZAHARREKO AUZOTZARRONTZAKO



Prentsa Oharra:
TERRAZEN UDAL ORDENANTZA IRUZURRA PARTE ZAHARREKO AUZOTZARRONTZAKO

Joan den uztailaren 24an onartutako terrazen gaineko udal-ordenantza, sozialki, iruzurra da, hiritarren ezkutuan egin delako eta ostalaritza jarduerak auzoan eta auzotarron osasunean (fisiko zein psikikoan) duen eragina –itzela- albo batera uzten duelako

Onartu dutenek ez dituzte kontuan izan Parte Zaharraren ezaugarri fisiko bereziak. Eta, are gutxiago, auzo-elkartetik egindako ekarpenak; auzotarron  atsedena, aisiarako espazioak eta irisgarritasuna bermatu nahi zuten ekarpenak, hain zuzen.

Ordenantza honek eskubide horiek errespetatzen dituela adierazi dute; baina araudiaren artikuluetan ez dago horiek bermatzeko inolako neurririk. Hori adieraztea arduragabekeria handia da araudia bultzatu eta onartu dutenen aldetik (PP, PSE-EE eta EAJ-PNV), aisialdirako industriak Parte Zaharrari ekartzen dion ingurumen-erasoa sistematikoki eta zinikoki ezkutatzen edota ukatzen baita.

Politikarien ohiko hika-mikek (hiriaren eta hiritarren arazoak kudeatzerakoan zeinek jokatzen du zuzenago eta zeinek okerrago) denbora alferrik galtzea besterik ez dakarte; auzoa jasaten ari den galerari (bizi-kalitatean eta bizigarritasunean) aurre egiteko behar dugun denbora, hain zuzen.

Era berean eta arrazoi bertsuengatik, kezkatzen gaitu Udal Administrazioak arau-hausteen aurrean egiten duen gestio antzuak. Arau-hauste horietako asko auzotarren salaketek utzi dituzte ageria, beste batzuk zehaztasunez dokumentatu ditu gure Auzo Elkarteak; eta hala ere… salaketa horiek ez dute erantzunik edo eraginik izaten.
Ikaragarri iruditzen zaigu, gure eskubideak zaindu beharko lituzkeen erakundeek beste aldera begiratzea, sistematikoki, Parte Zaharrean ematen diren zenbait jokabide (indibidual eta kolektiboen) aurrean. Jokabide horiek hiriko beste edozein tokitan emango balira ez lirateke ulertuko, eta berehala erreprimituko lituzke
 
Donostia, 2013-07-30 

Prentsa oharra gaztelaniaz, hemen

2013/07/30

Bainua kaian galarazi nahi dute. Kanpotarren belaontzietarako toki gehiago behar dute



Azken asteotan Ertzaintza kaian barrean dabil han bainatzen eta uretan ari diren gaztetxoei bertan ez bainatzeko agintzen (arriskutsua delako). Agindu ez ezik, 300 euroko isuna jarri diezaieketelako abisua eman diete..

Zenbait hedabidek ere horren inguruko berriak eta erreportajeak atera dituzte, gehienetan Jaurlaritzako arduradunen hitzak eta arrazoiak jasoz.
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak proposamen bat egin zien uztailaren erdialdean Jaurlaritzari eta Udal Arduradunei kaian bainu segurua ziurtatze aldera hainbat gune zehaztu eta mugatu ditzaten eskatuz
Atzo Radio San Sebastianen elkarrizketa luzea egin zioten Almudena Ruiz de Angulo Andereari, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaria ; Portu Zuzendaria, alegia. (Erreportajearen barnean gure iritzia eta proposamena azaltzeko tarte labur bat izan genuen. Erreportajea osorik entzun ahal izateko klik egin hemen)
Argigarriak eta harrigarriak suertatu zaizkigu Jaurlaritzako Portu Zuzendariaren hitzak. Laburbilduz bi arrazoi eman ditu kaian bainua galarazteko:

  • ·        Bainua arriskutsua  eta arauz kanpokoa da.
  • ·         Kaia jarduera ekonomikoetarako utzi behar da eta kirol-ontzietarako leku gehiago prestatu behar da kaian. Hori hiriko ekonomiarako (ostalaritzarako) onuragarria izango baita

2013/07/27

Terrazen Araudi berria, elkartekideen hainbat iritzi

Joan zen asteazkenean Udalbatzak eztabaidatu eta onartu zuen terrazen araudi berria. Irutxuloko Hitzan iraur dezakezue horren kronika
Ezaguna denez gure elkartea oso kritikoa da onarutako araudi berri horrekin, zenbait arazoi direla medio:
  • Saturazio-egoeran sakontzeko neurri ugari biltzen baititu: ordutegiak zabaldu, mahai eta aulki gehiago jartzeko aukerak...
  • Ez baitu  auzotarron atsedenerako eskubidea eta segurtasuna bermatzeko neurri egokiak jasotzen (txosten teknikoek proposatutako gutxieneko baldintza batzuk ez dira araudian aintzta hartu, suihiltzaileen kamioietarako gutxieneko pasabide librea esaterako)
  • Auzotarron bizitza eta ostalaritza-jardueren arteko elkarbizitza orekatua izan dadin neurriak hartu beharrean, ostalaritzaren esplotazio intentsiboa errazteko neurriak biltzen baititu
Araudian jasotakoak eta plenoak esandakoak  komentatzeko eta kritikatzeko hainbat iritzi-artikulu idazi dute elkarteko zenbait kidek, jarraian dituzue horietako batzuk:
Iritzi gehiago idazten edota argitaratzen badira hemen jasoko ditugu. Jaso ez dugun besteren bat ezagutzen baduz, bidali erreferentzia eta hemen jasoko dugu
irutxuloko.hitzatik hartutako irudia