Prentsa Oharra:
TERRAZEN UDAL ORDENANTZA
IRUZURRA PARTE ZAHARREKO AUZOTZARRONTZAKO
Joan den uztailaren 24an
onartutako terrazen gaineko udal-ordenantza, sozialki, iruzurra da, hiritarren
ezkutuan egin delako eta ostalaritza jarduerak auzoan eta auzotarron osasunean
(fisiko zein psikikoan) duen eragina –itzela- albo batera uzten duelako
Onartu dutenek ez dituzte
kontuan izan Parte Zaharraren ezaugarri fisiko bereziak. Eta, are gutxiago, auzo-elkartetik
egindako ekarpenak; auzotarron atsedena,
aisiarako espazioak eta irisgarritasuna bermatu nahi zuten ekarpenak, hain
zuzen.
Ordenantza honek eskubide
horiek errespetatzen dituela adierazi dute; baina araudiaren artikuluetan ez
dago horiek bermatzeko inolako neurririk. Hori adieraztea arduragabekeria
handia da araudia bultzatu eta onartu dutenen aldetik (PP, PSE-EE eta EAJ-PNV),
aisialdirako industriak Parte Zaharrari ekartzen dion ingurumen-erasoa
sistematikoki eta zinikoki ezkutatzen edota ukatzen baita.
Politikarien ohiko
hika-mikek (hiriaren eta hiritarren arazoak kudeatzerakoan zeinek jokatzen du
zuzenago eta zeinek okerrago) denbora alferrik galtzea besterik ez dakarte;
auzoa jasaten ari den galerari (bizi-kalitatean eta bizigarritasunean) aurre
egiteko behar dugun denbora, hain zuzen.
Era berean eta arrazoi bertsuengatik,
kezkatzen gaitu Udal Administrazioak arau-hausteen aurrean egiten duen gestio
antzuak. Arau-hauste horietako asko auzotarren salaketek utzi dituzte ageria,
beste batzuk zehaztasunez dokumentatu ditu gure Auzo Elkarteak; eta hala ere… salaketa
horiek ez dute erantzunik edo eraginik izaten.
Ikaragarri iruditzen
zaigu, gure eskubideak zaindu beharko lituzkeen erakundeek beste aldera
begiratzea, sistematikoki, Parte Zaharrean ematen diren zenbait jokabide
(indibidual eta kolektiboen) aurrean. Jokabide horiek hiriko beste edozein
tokitan emango balira ez lirateke ulertuko, eta berehala erreprimituko lituzke
Donostia, 2013-07-30
Prentsa oharra gaztelaniaz, hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario