Suteak auzotarron ohiko kezkak mahai gainean jarri ditu berriz ere:
- Larrialdi egoeretan auzoko kaleek baldintza egokiak ote dituzte suhiltzaileak eta abar sartzeko?
- Auzoko kaleez jabetu diren terrazak, mahaiak, aulkiak, kupelak edo apalak, lorontziak, harbelak eta gainerako "apaingarriak" ageriko oztopoak dira larrialdi zerbitzuetako ibilgailuentzako. Nor arduratzen da honelako oztopoei behar-beharezko dituzten mugak jartzeaz?
- Udalbatzak gaur onartu duen terrazen araudi berriak auzotaron segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak jasotzen al ditu? Edo horri ez diote erreparatu, kalean bestelako jarduerek lehentasuna eduki behar dutelakoan?
Sutea hiruzpalau ordu beranduago suertatu izan balitz (alegia, mahai, aulki, apal, harbel eta gainerako guztiak jarrita baleude), suhiltzaileek sartzeko eta lan egiteko tokia izango zuten?
Ez dezagun ostrukarena egin!
Bizi-baldintza egokiak behar ditugu!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario