DONOSTIAKO
UDALERRIKO GIRO-SOINUA HOBETZEKO EKINTZA PLANARI PARTE ZAHARREAN BIZI AUZO
ELKARTEAK AURKEZTU DIZKION ALEGAZIOAK
Donostiako Udalerriko Giro-Soinua Hobetzeko
Ekintza-Planari alegazioak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitu zen.
Parte
Zaharrean Bizi Auzo
Elkarteak proposamen-bateria bat aurkeztu du planak kontuan hartzen dituen
zarata iturrien artean ostalaritza jarduera intentsiboa eta gaueko aisialdia ere
aintzat har daitezen, batetik, eta, bestetik, Parte Zaharra Babes Akustiko Berezia behar duen Eremu
(BABE) izenda dezaten
Azken urte hauetan tabernetako
jardueraren parte handi bat lokaletik kanpo egiten ari da, kalera hedatu da.
Taberna-jarduerak berezko esparrua gainditu egin du, eta kalean gero eta toki
gehiago hartzen ari da.
Zaratak eragindako arazoei trataera
espezifikoa eman nahi diola adierazten du Udalak Planean. Horrexegatik eskatzen
dugu araudi berriak aisia-jarduerek eragindako zarata ere kontuan har dezan; errepideko
zein trenbideko trafikoak edota industriak eragindako zaraten maila berean
Jarraian daude (laburtuta) aurkeztutako
alegazioen helburuak ( dokumentu osoa ikusteko klik egin hemen):
Ø Aisia- jarduerek eragindako zaraten mapa egitea
lehenestea. Eta maparako lehen neurketak ostalaritza jardueraz saturatutako zonaldeetan
egitea, Parte Zaharrean besteak beste.
Ø Kalitate akustikorako helburuetan ezarritako
soinu-maila gainditzen duten zonaldeak identifikatzea eta Babes Akustiko Berezia behar duen Eremu (BABE) izendatzea
Ø BABEetan eta interes-zonaldeetan hartu beharreko
neurriak hauek lirateke:
ü Tabernak edo terrazak lehenago ixtea
ü Terrazen tamaina eta kokapena egokitzea
ü Jaiak edota musika emanaldiak egiteko eman ohi diren
baimenen kopurua eta ekitaldi horiek egiteko aukeratu ohi diren tokiak egokienak
ote diren aztertzea
Ø Aisia-jarduerek eragindako zaraten mapak lantzen
diren bitartean, taberna edota terraza berririk irekitzeko baimenik ez ematea
Ø Kontzientziazio-kanpainak egin daitezela. Eta
kanpaina horiek ez daitezen mugatu “elkarbizitza
eta jardueren konpatibilitatea” aldarrikatzera, atsedenerako eskubidearekiko
errespetua sustatu ere egin dezaten (beste hiri batzuetan egin dira eredu gisa
balia daitezkeen kanpainak). Halaber, zarata sortzen duten zergatietan
eragitera bideratutako kanpainak ere egin daitezen.
Gauzak horrela, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteari
lehentasunezkoa iruditzen zaio aisia-jarduerek
eragindako zaraten mapa 2013a amaitu baino lehen egitea. Egoera zein den eta Donostiako
herritarrek jasaten dugun zarata-maila zenbatekoa den jakiteko, batetik, eta,
bestetik, zarata jasangaitzak eta kaltegarriak desagerrarazte aldera neurriak
hartzeko.
Donostia, 2013-07-08
Para ver la nota de prensa en castellano haz clic aquí
Dokumentua euskaraz jaisteko klik egin hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario