Auzo Elkartearen Euskara eta Kultura Lan Taldeak euskararen erabilera sustatzeko egitasmo
luze-zabala garatuko du aurten auzoan, Parte Zaharrean Bizi,
Euskaraz izena jarri diogu
Haurrei eta gazteei zuzendutako ekintzak ez ezik, helduei edo publiko zabalari
zuzendutako ekimen ugari ere izango ditugu. Gehienak irailetik aurrera.
Orain, ekainean, aperitibo gisa, bizikletaren
oinarriko konponketak egiten ikasteko ikastarotxo edo tailer bat egingo dugu. Ekainaren
19an eta 26an izango da, 19:00etatik
21:00etara, Bretxan (Auzo
Elkartearen egoitzan: Arrandegia
eraikinaren 1. Solairuan). Ikastaro praktikoa
izango da. Euskaraz. Doan. Honelakoak ematen esperientzia
handia duen irakaslea izango dugu: Patxi
Miner. Berak ekarriko du ikastaroa
emateko behar den guztiak, guk ez dugu
ezer eraman beharko.
Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da. Plaza mugatuak
dira eta izena eman ahala esleituko dira.
Izena emateko: http://ttiki.com/66879
No hay comentarios:
Publicar un comentario