2014/06/12

Pilota Partida Irutxuloko Hitzaren alde Igaran. Txantxariak Bulebarrean

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako, biak interesgarri:

Eskuz binakako pilota partida mundiala antolatu du Irutxuloko Hitzak ekainaren 15ean Igarako frontoian, 12:30ean.

Mikel Goñi - Elola
Alberto Beloki - Gorrotxategi
Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainaren barruan antolatutako partida bat izango da, eta sarreren bidez lortutako dirua Irutxuloko Hitzaren proiektua aurrera ateratzeko bideratuko da. Antiguako Pilota Eskolarekin elkarlanean antolatu da partida.
Sarrerak jada Triku Harri (Antigua), Aratz erretegia (Ibaeta) eta Rekalde (Parte Zaharra) tabernetan eskura daitezke 7 eurotan. Partida aurretik 9 eurotan, frontoian bertan.
Igarako Fasprint inprentak, Arimasagasti gaztak eta Aratz erretegiak babestu dute Irutxuloko Hitzaren aldeko pilota partida. 

Txantxariak Donostiako Bulebarrean, ekainaren 14an, larunbata, 18:00etan


Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara.
Horregatik, beti aurkituko gaituzu hemen. Gurekin jolastu eta gure berri eduki ahal izango duzu.

Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri. Mari Txipi, Arantxa Zabalete, Antxon eta Txantxibiri Kamino izango dituzue bidelagun, Braulio astoarekin batera.

Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Jolasen bidez ikasten dugu gure buruari helburuak jartzen. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua da, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta lagundua izatekoa. Jolasa, haur eta gurasoen arteko loturak eztutzeko bidea da, haurrek eta gurasoek bizitzaren alderdirik atseginenez elkarrekin gozatzeko bitartekoak.

Txantxarien bitartez ia ahaztuta zeneuzkaten jolasak gogora ekarriko dituzue eta ezagutzen ez zenituzten berriak ikasiko dituzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario