2014/06/13

Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dugu bat

Gaur arratsaldean egin dugu agerpena

Agerpenaren bideoa:



Agerpenaren berri eman du Irutxuloko Hitzak 

http://irutxulo.hitza.info/2014/06/13/109590/

Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dute bat

Santa Maria elizaren aurrean egin dute agerraldia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Santa Maria elizaren aurrean egin dute agerraldia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Orixe ikastolako guraso elkartea, Haraino aisialdi taldea, jai batzordea, Haur Kaldereroak, Kale Lagunak hockey taldea, Herria elkartea, Kai Harripe elkartea, Arrano Beltza elkartea, gazte asanblada, Kresala, Hamaika Bat elkartea, Arrano, Alde Zaharra Kirol Elkartea… Parte Zaharreko hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur, Santa Maria elizaren aurrean, bizilagunek beharrezkotzat jotzen duten Auzoetxearen alde.
Aspaldiko eskaera da Auzoetxea, eta azken urteetan indartu egin da aldarria. Udalak antolatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen prozesuan lehentasun gisa definitu zuten auzotarrek, duela bi urte; gauza bera egin zuten prozesu honen bigarren fasean, duela hilabete gutxi. Auzoetxea egokitzeko lekua ere begiz jota dute bizillagunek: Kanpandegi kaleko Orixe ikastolaren egoitza ohia, duela sei urtez geroztik erabilerarik ez duena. Auzoetxea bertan egokitzeko, udal gobernuak eskaera formala egin zion duela aste gutxi Eusko Jaurlaritzari eraikina itzul diezaion, auzotarren esku uzteko. Izan ere, eraikina udalarena da, nahiz eta bere garaian Hezkuntza ekipamendurako utzi zion Jaurlaritzari.
... ... ...
Era berean, Auzoetxearen eztabaida auzoan barrena zabal dadin, solasaldiak antolatuko dituzte ekainean, Auzoetxearen beharraz eta egituraz hitz egiteko. Honen harira, datorren asteartean, hilaren 17an, Auzoetxeak, auzotarrok gestionatutako gune sozio-kulturalak: esperientziak eta egitasmoak solasaldia egingo dute. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Bidebietako Auzoeneako kdeak eta Egiako Auzoetxeakoak izango dira bertan, besteak beste. Hilaren 25ean, berriz, Solastrukea izenekoa egingo dute bizilagunekin, Parte Zaharreko Auzoetxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? Nola funtzionatu dezakegu? izenburuarekin. Konstituzio plazan izango da, 19:00etan

.

No hay comentarios:

Publicar un comentario