Parte
Zaharrean AuzoEtxea behar dugu!!!
AuzoEtxea aldarrikatzeko ekitaldiak
Parte Zaharreko AuzoEtxearen
aldeko bi ekitaldi antolatu ditugu
auzoko zenbait eragilek (ikus zerrenda beherago) datozen egunotarako, hauek:
·
Hilaren 17an, asteartea, 19:00etan, San Jeronimo Kaleko
Ekitaldi Aretoan (Liburutegi Nagusiaren Gibelaldean, alegia), Hitzaldi-solasaldia: Auzo Etxeak, auzotarrok gestionatutako gune sozio-kulturalak:
esperientziak eta egitasmoak
Partaideak:
o
Astra Gernikako
(Kulturarako fabrika soziala) kideak
o
Bidebietako Auzoeneako (herritarrok kudeatutako gune soziokulturala) kideak
o
Egiako Auzoetxeako kideak
Oso esperientzia eta egitasmo interesgarriak
dira, erreferentzia erabilgarri ugari eskain diezazkigukeenak
·
Hilaren 25ean, asteazkena, 19:00etan, Plaza Berrian, Auzotarron ‘Solastrukea’: Parte Zaharreko AuzoEtxea
irudikatzen: zer egin nahiko genuke? nola funtzionatu dezakegu?...
Auzotarren artean hizketan jarri eta AuzoEtxearen asmoari forma ematen hasiko
gara: AuzoEtxea zertarako? Nolako jarduerak
eta ekintzak bertan? Nola antolatuko gara?....
Azalpena:
Parte Zaharreko auzotarrak aspaldidanik aldarrikatu
izan dugu AuzoEtxearen beharra, beste zenbait auzo-ekipamendurekin batera:
kirolerako, kultur jardueretarako...
Aspaldiko eskaera bada ere, azken urteotan indartu egin da.
Esaterako, duela bi urte Udalak antolatutako “Auzoak eta Herriak Donostia
Indartzen” prozesuan hori izan zen identifikatu zen lehentasunetako bat. Joan zen
hilean prozesu horren bigarren fasean, berriz, berdin. Auzo Elkartea horren
alde aritu da azken bi urteotan...
Auzoan ekipamenduen gabezia nabarmena da. Auzotarron lehentasunetako bat
hau izan da: bizitza sozio-komunitariorako eta kultura- eta kirol-jardueretarako
ekipamendu duinak lortzea
Bitartean Kanpandegi kaleko
eraikina (Orixe LH Ikastolako Haur Hezkuntzaren egoitza izan zena) hutsik egon da denbora luzez, duela 6
urte ez dela erabiltzen. Eraikina Udalarena da, baina Jaurlaritzari utzia zion
Hezkuntza ekipamendutarako
Duela gutxi, aukera bat ikusi dugu: Udal Gobernuak
eskaera formala egin dio Eusko Jaurlaritzari eraikina itzul diezaion;
auzotarren esku uzteko, AuzoEtxea eraikitzeko xedez. Itxaropena piztu
zitzaigun.
Baina itxaropena goibeldu eta
kezka piztu zaigu. Eraikinari bestelako erabilera eman diezaioten eskatu baitu
udal talderen batek
Auzotarrok argi dugu:
AuzoEtxea behar dugu !!! (eta beste hainbat ekipamendu ere: Gaztetxea,
Kirolgunea, Kultur Etxea...)
Deitzaileak:
- · Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea
- · Herria Kultur Elkartea
- · Kresala Aisialdi eta Kultur Elkartea
- · Arrano Beltza Euskal Tokia
- · Orixe Ikastolako Guraso Elkartea
- · Kale Lagunak Hockey Taldea
- · Haraino Astialdi Taldea
- · Gazte Asanblada
- · Jai Batzordea
- ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario