Neguan 5,30etan ilunabartzen da eta
dagoeneko argiaren gabezia nabaria da Zuloaga
enparantzan, jolas-gunearen argi artifiziala gutxiegi baita. Hori dela eta,
Udalari tenporizadorearekin argi gehiago ipintzea eskatu diogu jolas-orduetan
ilunantzean ez egoteko eta, jolas-orduak bukaturik, argi indarra alferrik ez
gastatzeko.
2013/12/27
Zuloaga enparantzan argi gehiago behar dugu
2013/12/18
Ezin da anbulantzia pasa!
Toldoak gehitu direla edonork egiazta badezake ere
(hirigintza-arauak Parte Zaharrean toldorik eta apalik eskegitea galarazten
duenean) Udalak ez du ezertaz jabetu nahi.
Despistatuaren planta egiten du, zaintza, ikuskatze eta
zigortzeko betebeharrak alde batera utziz. Ez hori bakarrik, Parte Zaharrean
Bizik ez betetzeak idatziz salatu dituenean ez du erantzun edo etorkizuneko
Ordenantzaren zain dagoela erantzun digu Udalak (apalak eta toldoak Parte
Zaharrean eskegitea galarazten dituzten erizpideak etorkizuneko Ordenantza
horrek ez dituela aldatuko jakinik).
Esterlines kalean, 3 establezimenduk toldoak
(Boga-boga eta Intza), publizitate-arbel bat (Intza) eta bandera bat euskarrian
(“tu casa está aburrida”) ipini dituzte eta hauek zabalduta daudenean Anbulatoriora
ez dute anbulantzia iristen uzten. 2 aldiz, San Jeronimo kalera pazienteak
hurbildu behar izan du anbulantzian sartu ahal izateko!
Larrialdi-ibilgailuetako pasabidea ez da bermatzen eta hori, larria da oso. (ikusi salaketa)
2013/12/12
Donostiako mapa erradioelektrikoa
Donostiako mapa erradioelektrikoari buruzko
artezlan interesgarria aurkeztu zen asteartean, abenduak10, liburutegi
zaharreko kriptan. Telefonia mugikorreko antenen igorpenak neurtu dituzte eta
emaitzak plano batean marraztu dira. Europako Kontseiluaren Parlamentuko
ebazpenak gomendatutakoa (zentimetro koadroko 0,1 mikrowatt) gainditzen
dituzten neurketak gorriz margoturik agertzen ziren. Egoera kezkagarria da oso,
Parte Zaharra eta Zentroa (eta Donostiako zonalde gehiago) kolore horretan
ikusten baitziren. Azterlanaren arduradunak emandako datu bat aipatzearren: San
Juan kalean egindako neurketa 3,9 mikrowat/zm2-koa izan zen,
gomendatutakoari askogatik gaina hartuz.
Hurrengo urratsa, Udalak
telekomunikazio-antenak erregulatuko dituen ordenantza berria, osasunerako
arriskuak sahiestuko dituena prestatzea izan beharko da.
Artezlana argitaratu bezain
laster helaraziko dizuegu. Momentuz, informazio zabalagoa irakur daiteke honako
helbide honetan: http://gaur.donostia.org/udalak-lantalde-berri-bat-eratu-du-osasun-publikoaren-alorrean-prekauzioa-bermatuko-duen-antenen-ordenantza-berri-bat-egiteko/
El martes día 10 se presentó en la cripta de
la antigua biblioteca un interesante estudio sobre el mapa radioeléctrico de
Donostia. Se han medido las emisiones de antenas de telefonía móvil y los
resultados se han trasladado a un plano. Aquéllos que sobrepasaron las
recomendaciones europeas (0,1 microvatios por centímetro cuadrado) se pintaron
en rojo. El resultado es preocupante ya que la Parte Vieja y Centro aparecían
pintados en ese color. Por indicar uno de los datos que el encargado de
eleborar el proyecto dió: en la calle San Juan la medición realizada marcó 3,9 microvatios/cm2,
superando con mucho lo recomendado.
El paso siguiente es realizar una nueva
ordenanza que regule dichas antenas y reduzca los riesgos para la salud.
En cuanto se publique el estudio
os lo haremos llegar. Se puede leer una información más completa en el
siguiente link: http://gaur.donostia.org/es/el-ayuntamiento-crea-un-grupo-de-trabajo-para-redactar-una-nueva-ordenanza-de-antenas-que-garantice-la-precaucion-en-salud-publica/2013/11/28
Parte Zaharreko AUZOKO egitasmorako jendea behar da
Bagerak (Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak) bidalitako gonbitea duzue hau:
Parte Zaharreko AUZOKO egitasmor
Hau
horrela, iaz Intxaurrondon beste talde bat martxan jarri genuen,
Plazara Goaz euskara elkartearekin batera, eta orain gure asmoa Parte
Zaharrean martxan jartzea da. Horregatik zuzentzen gara zuregana, Parte
Zaharreko topagune honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugulako.
Parte Zaharreko AUZOKO egitasmorako jendea behar dugu
Kaixo lagun,
Mezu
honen bidez, Auzoko egitasmoan zure parte hartzea eskatu nahi dizugu.
Orain dela hiru urte AUZOKO egitasmoa Antiguan martxan jarri genuen
Donostiako beste auzoetara zabaltzeko asmoarekin. AUZOKO egitasmoaren helburu nagusia,
euskaratik urrun bizi direnen eta euskaraz bizi nahi dugunon arteko
topaguneak sortzea da. Bertan modu ludiko batez euskara ez dakienak
euskarara hurbiltzea nahi dugu eta lagunen arteko topagune horren
bitartez euskarari beste bide bat zabaldu.

3-4
euskaldun lortu nahiko genituzke, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara
Elizaran ikastetxeko lokaletan (Santa Maria elizaren ondoan) biltzeko.
Lagun gehiagok izena eman ezkero maiztasuna txikiagoa izango litzateke
(hamabostean behin adibidez).
Informazio gehiago atxikita duzu eta nahi izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezke ere 943467181 telefonoan.
Mila esker eta laster arte,
Zuriñe Gonzalez Agirre
BAGERA Elkartea
---
2013/11/27
Gaztelekua irekitzra goaz: ohiko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoen bilera
Gaztelekua irekitzra goaz: ohiko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoekin bilera egingo dugu azaroaren 30ena (larunbata) eta haien gurasoekin abenduaren 9an (astelehena)
Gaztelekuko erabiltzaile izan nahi duzu?
Etorri
azaroaren 30eko bilerara
Gaztelekuaren erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoekin bilera bat egingo dugu:
· azaroaren 30ean (larunbata), 17:30ean, Gaztelekua n.
Bilera Gaztelekuaren
funtzionamenduaz, erabiltzaileen ardurez, eskubideez eta betekizunez hitz egingo dugu.
Bileran parte hartzen duten gazteei Gaztelekua ren erabiltzaile izateko fitxa banatuko
zaie.
Fitxa hori gurasoek bete eta sinatuta
ekarri beharko dute abenduaren 9ko gurasoen bilerara (19:00etan)
Gaztelekuaren
Batzordea
|
![]() |
2013/11/26
Euskararen Nazioarteko Eguna: ekitaldi ugari Parte Zaharrean
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren arira, aurreko urteetan bezala, zenbait jarduera antolatu dira gure auzoan. Hemen egitaraua:
AZAROAK 29 , ostirala
- 18:00 “Euskaraz eta kolorez… euskararen aldeko kartelkanpaina bat sortu” 11-16 urtekoentzat San Telmo museoan. Antolatzailea: San Telmo Museoa
- 12:00 haurrentzako film proiekzioa Haurtxokoan (Bretxako azokan).
- 12:00 kantu jira, joaldunak eta albokariak lagunduta Konstituzio plazatik abiatuta.
- 13:30 Pintxo jana Arrano Beltza Euskal Tokiaren atean.
- 18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaina jotzaileek lagunduta Zuloaga plazatik abiatuta. AZAROAK 30 , larunbata
- 18:00 Kontzertua: Mikel Kartonen eta Djak Big Time Sound System, Herria Kultur Elkartean.
- 18:30 Herriko dantzak Piter Ansorena musikariarekin konstituzio plazan. 18:30 Txokolatea haurrentzat Zuloaga plazan.
- 19:00 Gaztetxoentzako film proiekzioa Gaztelekuan (Bretxako azokan).
- 12:15 Txistu emanaldia: “Euskararen abestiei eskainia” Donostiako Udalaren Txistulari Banda Konstituzio plazan.
- 19:00 Antzerkia: kokakola eta barea Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa aktoreekin San Telmo museoan.
Parte Zaharreko Haur eta Gazteentzako Jarduerak eta Ekitaldiak: abendua
Powered by
Issuu
Publish for Free
2013/11/12
Gizatxarrak!
Arauak betetzen
ez dituzten ostalariei, hala
interesatuz gero toki publikoa (denona dena) beraiena balitz bezala jarduten
dutenei zein adjektibo kalifikatzaile eman? Beraientzat dena hartzen dute eta
bizilagunak eta bizikidetasuna bost axola zaizkie. Soilik beraiena dihoakie.
2013/11/11
Loseta irrisgarriak
Hiri azpiegitura eta zerbitzuetako zinegotziarekin eta teknikoekin izandako
bilkuretako batean, hainbat kaletan erortzeko arriskua mahaigaineratu genuen.
Euri-pitin bat egiten duenean alboetako eta erdiko harlauzak (San Juan kaletik
Kale Nagusira abiatzen diren kaleetakoak, hain zuzen) oso irristakorrak
bihurtzen dira.
Harlauzen irriskortasuna lehorrean eta bustian neurtu zituzten (ikusi emaitzak) eta Enbeltran, Esterlines eta Fermin Calbeton kaleetan gutxieneko
neurrira ez direla ailegatzen konprobatu zen. Udalak harlauza horiek pikatzera
eta irristatzeko arriskua ekiditzera konpromezua hartu du eta urtea bukatu
baino lehenago burutuko duela konfirmatu digu. Dagoeneko, Enbeltran kalean hasi
dira. Konponketa luzatu bada ere, berri ona da.Hasi dira konpoketa lanak |
2013/11/10
TELP tailerra, Parte Zaharreko hezitzaileontzat. Matrikula irekia
TELP
tailerra:
Euskaraz eroso
nonahi eta noiznahi sentitzeko,
hizkuntza-jokaera
asertiboetan trebatu
(Parte Zaharreko hezitzaileontzat)
Nori zuzendua:
|
Haur
eta Gazteekin dihardugun helduak
(gurasoak, irakasleak, kirol- edo astialdiko hezitzaileak...)
Euskaraz bizi nahi, eta nahi hori
erosoago gauzatu ahal izateko trebetasunak garatu nahi ditugunak
Haur eta gazteen aurrean euskararen
erabiltzaile aktibo eta koherente agertu nahi dugunak
|
Zergatik
|
·
Haur eta
gazteen hizkuntza-jokabidea interesatzen zaigulako. Gure seme-alabak,
ikasleak... euskararen erabiltzaile aktibo izan daitezen nahi dugulako
·
Helduon
hizkuntza-jokabideak eragin handia duelako umeen hizkuntza jokaeran. Gugandik ikas
dezakete-eta hizkuntza-erabiltzaile aktiboak (eta proaktiboak) izaten
·
Geuk ere hizkuntza erabiltzaile
proaktibo izate aldera, aurrerapausoak eman ditzakegulako. Eta,
horretarako, jokabide proaktiboetan trebatu gaitezkeelako.
|
matrikula egiteko, bete fitxa hau:
TELP tailerrari buruzko informazioa bideo honetan:
2013/11/09
Berriro salatu beharko dugu?
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak
establezimenduen terrazez erregistratutako 5 salaketa erantzun dizkigu Udalak: Gott,
Torre de pizza, Kantoi,
Giroki,
Kenjisushi.
Erantzutea ondo dago (nahiz eta hori egitea
normala izan beharko zen) eta batez ere, gure salaketak oinarriak dituztela
iruditzea hobeto dago.
Etengabeko gertaerez, ez behin-behinekoez, Udalak
berak ezagututakoez, ebazpena emateko Auzo Elkartearen salaketa erregistratu
behar izatea gaizki dago. Eta eskasagoa da salatutako puntu guztiei ez
erantzutea. Are okerragoa, puntu guztiei ez erantzuteko etorkizuneko
Ordenantzari bidaltzea, egungo araudia betearaztea baztertuz.
Baina ebazpenak ez badira betearazten eta tarteka
gertaera berdinak salatu beharrean egon beharko badugu, hori hainbat txartoagoa
izango da. (Udalaren ebazpenak ikusi).
![]() |
Jarraitzen du dagokion baino toki gehiago okupatzen |
2013/11/05
UDALDIA AMAITU DA!
Parte Zaharrean Bizi Auzo
Elkarteak arrazoi honengatik honako salaketa
aurkeztu du.
GARRANTZIZKOA! Urriaren 31an ere terrazen “udaldiaren”
ordutegia bukatu zen. Hemendik aurrera eta Aste Santuaren asteazkena arte, terrazak
kenduta egon beharko dira:
- igandetik ostegunera: 23,30ean
- ostiral, larunbata eta jai bezperetan: 24etan
Hainbat ostalariren
“ahazteak” eta ezbetetzeen aurrean udal pasibitatea ezagutuz, zalantzarik ez
izan: 092ra deitu (udaltzainak) eta salatu, ezbetetzeari argazkia atera edota
Parte Zaharrean Biziri kopia pasa salaketa guk geuk egiteko eta salaketaren
jarraipena egin ahal izateko.
Gure eskubidea da eta
gure esku dago.
2013/10/28
The Parranda berriro ere
Udalak baimendu dituen
iharduerak ezarritako baldintzak betetzen dituela bermatzea berari dagokio.
Honetarako dituen baliabideak (zaintza, ikuskatze eta zigortzea) erabili behar
ditu.
8 mahaiak mantentzen ditu |
Udalaren pasibitateak,
eraginkortasunik ezak, errotik moztu behar diren gertaeren aurrean amore
emateak zentsuragarria izateaz gain hiritarren konfiantzaren galera besterik ez
du erakartzen.
Gure salaketa bati erantzunez, mahai bat kendu behar zuela The
Parrrandak bere terrazatik onartu zuen Udalak. Hala ere, hilabete eta erdi bat
pasa ondoren, The Parrandak mantentzen ditu 8 mahaiak temati eta ez betetze
horrek ez du eraginik izan.
2013/10/22
Martxan da Parte Zaharreko Haur Txokoa
Hirutxuloko Hitzak ateratako argazkia |
Prest dago Parte Zaharreko Haur Txokoa
By Agurtzane Altuna on 2013/10/19 in Hiria
Parte Zaharreko 60 bat gurasok eman diote bizia Haur Txoko berriari.
Urtetako beharrari erantzunez, gaur ireki dute ofizialki Parte Zaharreko Haur Txokoa. Bretxako Arrandegia eraikineko lehen solairuan dago Haur Txokoa. Goizeko 10:00etan ireki dituzte gaur ateak, baina eguerdian egin dute irekiera festa eta ekitaldia.
Izan ere, ospakinerako eguna ez ezik, Haur Txokoa jostailuz eta ilusioz betetzeko eguna izan da gaurkoa. Bertaratu diren familia guztiek ekarri dute zerbait. Erabiltzen ez dituzten jostailuak, haurrak handituz joan ahala ahazturik dituzten liburuak,…guztiak balio du poliki-poliki itxura hartzen ari den txokoa apaintzeko.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko gurasoek bultzaturiko egitasmoa
izan da. Udalak lekua utzi zien Bretxan eta ederki egokitu dute. Hiru
espazio dituzte: auzo elkartearen bulegoa, gazteen aisialdirako gunea
eta orain, Haur Txokoa. Tokia garbitzen eta apaintzen ibili dira buru
belarri azken hilabeteetan. Aitzol Iriondo gurasoa eta elkarteko
kidearen arabera, “guztien arteko auzolana izan da, eta aurrerantzean
ere halaxe izango da”. Izan ere, gurasoez gain auzo elkarteko gainerako
kideek ere lagundu dute tokia txukuntzen. Ekainerako edo prest zegoen,
baina udazkena aukeratu dute irekitzeko garai gisa, hemendik aurrera
sentituko baitute herritarrek babesa bilatzeko beharra. “Orain arte
kalean gustura egon gara, baina negua luzea izaten da hemen, eta gustura
erabiliko dugu Haur Txokoa, noski”, esan du Iriondok, hilabeteko
semetxoari leunki eraginez.
Kronika osoa irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2013/10/19/prest-dago-parte-zaharreko-haur-txokoa/
Bideoa ikusteko (hau ere Hirutxuloko Hitzak argitaratutakoa):
Urtetako beharrari erantzunez, gaur ireki dute ofizialki Parte Zaharreko Haur Txokoa. Bretxako Arrandegia eraikineko lehen solairuan dago Haur Txokoa. Goizeko 10:00etan ireki dituzte gaur ateak, baina eguerdian egin dute irekiera festa eta ekitaldia.
Izan ere, ospakinerako eguna ez ezik, Haur Txokoa jostailuz eta ilusioz betetzeko eguna izan da gaurkoa. Bertaratu diren familia guztiek ekarri dute zerbait. Erabiltzen ez dituzten jostailuak, haurrak handituz joan ahala ahazturik dituzten liburuak,…guztiak balio du poliki-poliki itxura hartzen ari den txokoa apaintzeko.
Hirutxuloko Hitzak ateratako argazkia |
Kronika osoa irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2013/10/19/prest-dago-parte-zaharreko-haur-txokoa/
Bideoa ikusteko (hau ere Hirutxuloko Hitzak argitaratutakoa):
2013/10/16
Haur Txokoa, Irekiera Ekitaldia, Larunbata Goizean
2013/10/08
4 SALAKETA BERRI
Berriro ere, 4 salaketa erregistratu ditugu Udalean.
Oraingoan, Udalak gaizki emandako 3 baimen salatu ditugu. Udalak araua
betearazi behar du baina hori baino lehenago, Udalak berak araua bete behar du;
ematen dituen lizentziak arauan oinarrituta egon behar dira. Baina Giroki (ikusi salaketa osoa), Kantoi (ikusi salaketa osoa),
eta La bodega Donostiarra (ikusi salaketa osoa), tabernei ez zegozkienean Udalak baimenak eman
ditu. Ulergaitza.
Terrazen araudiari jarritako alegazioak. HITZALDIA
2013/09/27
Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!
Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!
Batzarrean landuko ditugun gaiei buruzko informazio zehatza duzu helbide honetan: https://drive.google.com/folderview?id=0B0NvtsihqZ1eTjNtU3dwMUpnenc&usp=sharing
Pinzatxuak (urriko agenda) eta Parketarrak
Urriko Pinzatxuak (Haur eta gazteentzako jardueren egitaraua) hemen duzu:
Embed code
Ondo ikusiko ez bazenu klik egin hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/pintzatxuak_agenda_urria?e=7485769/5007080
Gainera, Urriaren 2a, 9a, 16 eta 23an "Parketarrak" (Haur eta familientzako jolasak euskaraz) izango ditugu Zuloaga Plazan:
Embed code
Powered by
Issuu
Publish for Free
Ondo ikusiko ez bazenu klik egin hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/pintzatxuak_agenda_urria?e=7485769/5007080
Gainera, Urriaren 2a, 9a, 16 eta 23an "Parketarrak" (Haur eta familientzako jolasak euskaraz) izango ditugu Zuloaga Plazan:
2013/09/24
Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza
Terrazak
baimentzeko ezarritako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea Udalari
dagokio baina ez du bere eskumenaz baliatzen.
Egoera, gero eta okerragoa da
baina ezikusiarena egiten du Udalak, ezer gertatuko ez balitz bezala.
Horregatik, irailaren 19an, Auzo Elkarteak 3 salaketa berri gehiago erregistratu
ditu Udaletxean GOTT, ATARI eta LA TORRE DE PIZZA tabernen gehikeriak salatuz.
-GOTT
tabernaren terrazak dagokion baino toki gehiago okupatzen du eta baimendutako
tokitik kanpo mahai altuak ditu. Baimenik gabe altzari osagarria dauka,
instalazio elektrikoa gauzatu du, berogailu eta eguzkitako handiak dauzka. Ez
du leihoa ixten 22etatik aurrera, alboetan hesiak zabaldu ditu, etab. (idazki
osoa irakurtzeko hemen klikatu)
-ATARIk,
suteagatik izan zuen behin-behineko itxieraren ondoren, 2 toldo berri
(abuztuaren 31a kalean) eta 2 toldo ipintzeko burdinak (kale Nagusian) ezarri
ditu. Honez gain, sotoko atea irekita mantentzen du janari usaina atariko
eskaileretatik barreiatuz. Lehenengo solairuko sukaldea erabiltzen du, zeina
debekatuta dagoen, atea irekita mantenduz eta janari usainaren hedapenari
lagunduz. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)
-LA
TORRE DE PIZZAk neurriz gaineko eguzkitakoak ipini ditu, kale hestu batean
baimendutako tokia baino gehiago okupatzen ohi du eta gainera, zeozer esan
zaienean eraso-jarrera hartu dute. (Idazki osoa
irakurtzeko hemen
klikatu).
Iturria:
Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza
2013/09/21
Haur Txokoaren inguruko bilera Irailaren 26an, parte hartzeko gonbidapena
Donostian, 2013ko irailaren 23an
Agur
bero bat:
Lerro
hauen bidez, BRETXAKO ERAIKINEAN martxan jarri nahi den HAUR
TXOKOAREN inguruko bileran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Auzoan euskaraz hitz egiten den tokiak ezagutzera eman ditzagun, mintzatu.com sarean.
Parte Zaharrean Bizi Auzo
Elkarteko Euskara Batzordekoek auzolan txiki honetan parte hartzera gonbidatzen
zaitugu: Donostiako Parte Zaharrean euskara erabiltzen duten lekuak (dendak,
tabernak, zerbitzuak…) identifikatu eta sarean ezagutzera eman (“etiketatu”
esaten diote horri.
Zer lortu nahi dugun? Egitasmo
luze-zabal baten lehen urratsa izango da: auzoan euskarazko sareak agerikoak egitea
eta trinkotzea.
Zer egin behar duzun? Ezagutzen
duzun toki horren aipamena jaso mintzatu.com
webgunean (Mintzatu.com proiektuaren helburua da: euskaraz
hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea).
Nola? Lan erraza da, 5 bat minutu
eskatuko dizuna. Dokumentu honetan dituzu argibideak. Lehenengo mintzatu.com-en
izena eman behar duzu. Hori egina duzunean, nahi beste toki etiketatu ditzakezu.
Parte hartuko duzu, ezta? Baietz auzoko
mapa etiketaz bete!
2013/09/15
"Herritarrak eta Partaidetza zuzena" jardunaldira gonbidatuta gaude
Udalak antolatu duen jardunaldi hau Urriaren 4an (ostirala, 16:00etatik 18:30era) eta 5ean (larunbata, 9:00etatik 18:30era) izango dira Miramar jauregian, eta partaidetza zuzenaren bidean pausuak emateko hausnarketa baliagarria izateko.
Auzo Elkarteetako bazkideak gonbidatuta gaude.
Hizlari gisa nahiz eztabaidetan ariko direnen artean daude Juan Jose Alvarez Instituto Gobernantza Demokratikoaren institutuko kidea, Martin Bühler Initiative and Referendum Institute-ko kidea, Fernando Pindado herri partaidetzan aditua, Iñigo Lamarca Arartekoa, Rafaela Romero PSE-EEko batzarkidea eta Stop Desahucios-eko ordezkariak.
Egitarau osoa irakurtzeko, klik egin hemen
Jardunaldi honetan izena emateko, kilk egin hemen
Oharrak:
1.- Jardunaldian izena ematen baduzu, mesedez, ohar bidali iezaguzu partezaharreanbizi@gmail.com era. Auzo Elkarteko zenbat kide joango garen jakiteko.
1.- Jardunaldian izena ematen baduzu, mesedez, ohar bidali iezaguzu partezaharreanbizi@gmail.com era. Auzo Elkarteko zenbat kide joango garen jakiteko.
2.- Ekainean hiriko elkarteekin partaidetza
prozesuak diseinatu eta garatzeko Udalak antolatu zuen ikastaroan erabilitako hainbat
dokumentu eskuragarri dituzu udalaren webguneko esteka hauetan:
2013/09/12
Terrazei araudi berriari osoko zuzenketa eta 142 emendakin aurkeztuko dizkio Parte Zaharrean Bizi Auzoa Elkarteak
Uztailaren amaieran Udalbatzak terrazen araudi berria onartu zuen. Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak behin eta berriz erakutsi du gure desadostasuna egungo egoerarekin eta gure kezka araudi berriak egoera okertzeko bidean jartzen gaituelako.
Egoera larri hau onbideratze aldera, araudi berri hori osoko zuzenketa eta 142 enmendakin aurkeztuko dizkiogu.
Hemen dituzu:
Honen berri emateko, prentsa-ohar hau zabaldu dugu
Egoera larri hau onbideratze aldera, araudi berri hori osoko zuzenketa eta 142 enmendakin aurkeztuko dizkiogu.
Hemen dituzu:
Honen berri emateko, prentsa-ohar hau zabaldu dugu
Igandean Kizki Eguna Parte Zaharrean: parte hartu eta antolaketa lanetan lagundu!
Aurreko mezuetan esan bezala igande honetan Kizki Eguna ospatuko dugu auzoan.
Mezu honen bidez animatu nahi zaitugu, jaian parte hartzera ez ezik antolatzeko zenbait lanetan laguntzera ere:
Mezu honen bidez animatu nahi zaitugu, jaian parte hartzera ez ezik antolatzeko zenbait lanetan laguntzera ere:
- Ostiralean, hilak 13, arratsaldeko 18:00ean Auzo Elkartearen egoitzan, hitzordua kartelak kalean jartzeko.
- Igandean 10:00etan, Plaza Berrian (Konstin), zenbait lanetan laguntzeko: kizkiak saldu, janariarekin lagundu...
Bestalde, asteburu honetan Euskal Pilotaren Jaia ere izango da auzoan ( Duela 200 urte Donostian egiten ziren pilota jokoak biziberrituko dituzte). Pilotaren Jaiari buruzko informazio gehiagi hemen duzue.
2013/09/08
The Parranda Pubaren kasua. Salaketak eragina izan du
Abuztuaren 21ean Auzo Elkarteak idazki bat aurkeztu zuen udaletxean The Parrandaren Pubaren hainbat gehiegikeri eta arau hauste salatuz.
Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.
Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egin hemen
Arau hauste eta gehiegikerien aurrean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera
Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:
Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.
- Narrika kalean jartzen zituzten bi mahai altuetarako baimena baliogabetu dute (Urte baokitia izanda, zenbaki bikoituetakoei ez baitagokie mahai altuetarako baimena)
- Emandako lizentzia aldatu eta San Bizente kaleko mahai bat kendu beharko dute, informazio-panel bat irakurtzea eragozten zuelako
- San Bizente kaleko erlaitzak (ero errepisak) direla-eta espediente bat irekiko dute, pasabidea nabarmen estutzen duelako
- Taberna itxita dagoenean altzariak kalean jarrita ote dituzten egiaztatzeko agiria egingo dute
Horretaz gain, auzokoek jakinarazi digutenez, galarazi egin diete musika jartzea gaueko 10:00etatik aurrera
Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egin hemen
Arau hauste eta gehiegikerien aurrean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera
Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:
- argazkiak atera eta salatu!
- Edota guri bidali (honelaez@gmail.com) eta Auzo Elkarteak jarriko du salaketa
2013/09/03
Elkartearen Urteko Batzarra, Urriaren 2an
Urteko Batzarra
Aztergaiak:
- 2012-13 urtean egindakoa eta diru-kontuak: azaldu, aztertu eta onartu
- 2013-14 urterako egitasmoak eta aurrekontua: aurkeztu, eztabaidatu eta onartu
- Auzo Elkartearen egitura berritu eta indartu: Zuzendaritza Taldea, Lan Taldeak...
Parte
Zaharrean Bizitzeko baldintza egokiak
lortzeko lanean ari gara…
|
||
|
Gurekin
jardun:
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)