2013/10/28

The Parranda berriro ere


Udalak baimendu dituen iharduerak ezarritako baldintzak betetzen dituela bermatzea berari dagokio. Honetarako dituen baliabideak (zaintza, ikuskatze eta zigortzea) erabili behar ditu.
8 mahaiak mantentzen ditu
Udalaren pasibitateak, eraginkortasunik ezak, errotik moztu behar diren gertaeren aurrean amore emateak zentsuragarria izateaz gain hiritarren konfiantzaren galera besterik ez du erakartzen.
Gure salaketa bati erantzunez, mahai bat kendu behar zuela The Parrrandak bere terrazatik onartu zuen Udalak. Hala ere, hilabete eta erdi bat pasa ondoren, The Parrandak mantentzen ditu 8 mahaiak temati eta ez betetze horrek ez du eraginik izan.

2013/10/22

Martxan da Parte Zaharreko Haur Txokoa

Haur Txoko berriko zinta moztu duten unea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hirutxuloko Hitzak ateratako argazkia
Aurreko mezuan aipatu bezala, hainbat hilabete prestaketa lanetan jardun ondoren Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen Haur eta Gazteen Batzordeak auzoko Haur Txokoa martxan jartzea lortu du. Larunbatean (Urriak 19) egin zen irekiera ekitaldia. Hirutxuloko Hitzaren erreportajean bikain jaso dute 

Prest dago Parte Zaharreko Haur Txokoa


Parte Zaharreko 60 bat gurasok eman diote bizia Haur Txoko berriari.
Urtetako beharrari erantzunez, gaur ireki dute ofizialki Parte Zaharreko Haur Txokoa. Bretxako Arrandegia eraikineko lehen solairuan dago Haur Txokoa. Goizeko 10:00etan ireki dituzte gaur ateak, baina eguerdian egin dute irekiera festa eta ekitaldia.
Izan ere, ospakinerako eguna ez ezik, Haur Txokoa jostailuz eta ilusioz betetzeko eguna izan da gaurkoa. Bertaratu diren familia guztiek ekarri dute zerbait. Erabiltzen ez dituzten jostailuak, haurrak handituz joan ahala ahazturik dituzten liburuak,…guztiak balio du poliki-poliki itxura hartzen ari den txokoa apaintzeko.
Hirutxuloko Hitzak ateratako argazkia
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko gurasoek bultzaturiko egitasmoa izan da. Udalak lekua utzi zien Bretxan eta ederki egokitu dute. Hiru espazio dituzte: auzo elkartearen bulegoa, gazteen aisialdirako gunea eta orain, Haur Txokoa. Tokia garbitzen eta apaintzen ibili dira buru belarri azken hilabeteetan. Aitzol Iriondo gurasoa eta elkarteko kidearen arabera, “guztien arteko auzolana izan da, eta aurrerantzean ere halaxe izango da”. Izan ere, gurasoez gain auzo elkarteko gainerako kideek ere lagundu dute tokia txukuntzen. Ekainerako edo prest zegoen, baina udazkena aukeratu dute irekitzeko garai gisa, hemendik aurrera sentituko baitute herritarrek babesa bilatzeko beharra. “Orain arte kalean gustura egon gara, baina negua luzea izaten da hemen, eta gustura erabiliko dugu Haur Txokoa, noski”, esan du Iriondok, hilabeteko semetxoari leunki eraginez.

Kronika osoa  irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2013/10/19/prest-dago-parte-zaharreko-haur-txokoa/

Bideoa ikusteko (hau ere Hirutxuloko Hitzak argitaratutakoa):

2013/10/08



 4 SALAKETA BERRI

Berriro ere, 4 salaketa erregistratu ditugu Udalean. Oraingoan, Udalak gaizki emandako 3 baimen salatu ditugu. Udalak araua betearazi behar du baina hori baino lehenago, Udalak berak araua bete behar du; ematen dituen lizentziak arauan oinarrituta egon behar dira. Baina Giroki (ikusi salaketa osoa), Kantoi (ikusi salaketa osoa),  eta La bodega Donostiarra (ikusi salaketa osoa),  tabernei ez zegozkienean Udalak baimenak eman ditu. Ulergaitza.

4.  salaketa Kenji sushiaren aurka erregistratu dugu baimenik gabe mahaiak, aulkiak eta apalak ipini izanagatik (ikusi salaketa osoa),

Terrazen araudiari jarritako alegazioak. HITZALDIA