2014/05/27

Auzo Etxea lortzeko lehen urratsa: Udala Kanpandegi kaleko eraikina auzotarren esku uzteko prest

Joan zen ostiralean eman zuten albistea. Hemen Irutxuloko Hitzan argitaratutako berriaren zenbait pasarte jasoko ditugu:
Bidebietako eta Parte Zaharreko auzoetxeak bideratzeko lehen pausoa eman dute
 Eusko Jaurlaritzari eskaera egin dio udal gobernu batzarrak, auzo horietako eraikin banari hezkuntza-atxikipena kentzeko. Hala, eraikin horiek auzotarren gozamenerako erabiliak izatea nahi dute, auzoetxe bihurtuz, auzotarrek eskatu moduan (...)
Zehazki, honako eraikinei dagozkien hezkuntza-atxikipenak kentzeko eskaera egin du udalak: Bidebietako Eskola Horia deritzon Institutuaren eraikina, eta Kanpandegi kaleko Orixe ikastolaren eraikin ohia.(...)
Parte Zaharreko auzotarrek, berriz, duela bi urte sortu zute Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, eta ordutik, gogor lan egin dute bizilagunen eskubideen alde. “Auzo elkarte baten lanetik haratago joan da Parte Zaharrean Bizi bi urte horietan. Egindako lanari esker, Haur Txokoa eta Gazte Topagunea lortu ditugu”, azaldu du Parte Zaharrean Bizi elkarteko Xabier Arberasek. Hala, Haur Txokoak 70 gurasoren auzolanari esker funtzionatzen duela azaldu du, eta Gazte Topagunean, berriz, 20 guraso aritzen direla txandaka lanean. “Praktikak erakutsi digu pertsonak garela aldaketarako tresna egokiena. Auzoan oinarritik eraikitzen hasi behar ginen”, gehitu du Arberasek. Hala, auzoetxea Parte Zaharrean proiektu sozial bat eraikitzeko beharrezkoa ikusten dute, eta hainbat elkartek bat egin dute eskaera egiteko: Herria, Kaiko Jai Batzordea, euskara elkartea…
Oraindik ez dakite eskaera noizko izan daitekeen onartua, baina Jakak lehenbailehen izatea nahi duela aipatu du. 

Parte Zaharreko auzoetxe bihurtu nahi duten Orixe ikastolaren egoitza ohia. (Argazkia: E. Zabala)
Iturria: Irutxuloko Hitza

Paseo Berriro lanen eragozpenak


    
Joan zen asteartean, hilak 20, Salamanka pasealekuan ipiniko den harri-lubetari buruzko hitzaldi informatzailea izan zen Udaletxean.

Mahaian “Costas”, teknikoak eta Udalaren ordezkariak izan ziren. Bertaratu zirenen artean San Juan kaleko 14 atariko bizilagunak, Parma hotela, Kaskazuri errestaurantea eta Parte Zaharrean Bizi-ko partaideok izan ginen.

2014/05/21

Gaztelekuari buruzko bilerak, ostiralean eta larunbatetan: gazte-erabiltzaileenak eta guraso-arduradunena

     Abenduan jarri genuen martxa Gaztelekua, horrez geroztik  larunbat arratsaldeetan irekita izan dugu, probaldian. Esperientzia ona izaten ari da; gaztetxo ugari hurbildu da Gaztelekura, gero eta gehiago, horietako askok bete du dagoeneko ‘ohiko erabiltzailearen fitxa’
     Maiatzaren amaiera hurbiltzen ari da eta, otsaileko bileretan erabaki bezala, Balorazio bilerak egiteko unea ailegatu zaigu.
Hiru bilera egingo ditugu asteburu honetan: gazte-erabiltzaileekin bi bilera (adinaren arabera) eta guraso-arduradunekin beste bat.

     Hemen bilera horien egun-orduak (Tokia: Gaztelekua):
  • ·        Gurasoen bilera:  ostiralean, maiatzak 23, 19:00etan
  • ·        11-12 urteko gaztetxoekiko bilera: ostiralean, maiatzak 23, 17:00etan
  • ·        14-15 urteko gazteekiko bilera: larunbatean, maiatzak 24, 18:00etan 

Bilera horietan orain arteko ibilbidea baloratu eta aurrera begirako ondorioak aterako ditugu:
·        Orain arteko ibilbidea: balantzea eta ondorioak
·        Gaztelekuko arauak eta antolamendua
·        Gazte-erabiltzaileen ardurak eta betekizunak
·        Gurasoen (edo heldu-arduradunen) ardurak eta betekizunak
·        Gaztelekua hobetzeko lanak
·        Hemendik aurrerakoak: zer, nola, noiz...
·      Jarduera osagarriak: zer, noiz, nola?
·        ...
Etorriko zarelakoan...

===
En diciembre pusimos en martxa Gaztelekua, desde entonces hemos abierto -en periodo prueba- los sábados por la tarde. La respuesta está siendo buena, numeros@s jóvenes se han acercado ya a Gaztelekua,  cada vez más, y much@s de ell@s han entregado ya la “ficha de usuari@ habitual”

Ha llegado el momento de valorar lo andado hasta ahora y de sacar conclusiones cara al futuro.
Para ello vamos a hacer tres reuniones: dos con l@s jóvenes usuari@s (n función de su edad) y otra con sus padres/madres (o adult@s responsables).

Las reuniones serán en estos dias-horas (Lugar: Gaztelekua):
  • ·        Reunión de padres/madres:  viernes, 23 de mayo, 19:00
  • ·        Reunión de jóvenes de 11-12 años: viernes, 23 de mayo, 17:00
  • ·        Reunión de jóvenes de 14-15 años: sábado, , 24 de mayo, 18:00


En estas reuniones analizaremos estas cuestiones:
  • ·         Balance del periodo de prueba, conclusiones
  • ·         Organización y normativa de Gaztelekua
  • ·         Responsabilidades y quehaceres de l@s jóvenes usuari@s
  • ·         Responsabilidades y quehaceres de los padres/madres (o adult@s responsables)
  • ·         Trabajos de adecuación de Gaztelekua
  • ·        Cara al futuro: qué, cómo, cuándo…
  • ·        Actividades complementarias: Cuales? Cuándo? Cómo?





2014/05/14

'Izarrak Plazara talentu lehiaketa' Intxaurrondon. Parte hartzeko gonbitea

Zabalik dago Izarrak Plazara talentu lehiaketan parte hartzeko epea. Izen-ematea maiatzaren 23an amaituko da eta informazioa eskuratu daiteke Intxaurrondo Kultur Etxean (e-posta) eta Plazara Goaz Elkartean (e-posta). Kanporaketa  egongo da maiatzaren 30ean eta finala ekainaren 7an jokatuko dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urtetik beherakoa izatea eta euskaraz aritzea, diziplina eszenikoa edozein dela ere. Hona  oinarriak.
 Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara taldeak antolatu du gaztetxoentzako lehiaketa hau, eta ongi pasatzea eta euskarazko sormen artistikoa bultzatzea ditu helburu. 
Donostiarrak ez ezik, beste herri eta eskualdetako gazteak ere parte hartzera gonbidatu dituzte

Informazio gehiago:
 


Zer da Izarrak Plazara talentu lehiaketa?

  • Izarrak Plazara talentu lehiaketa da. Helburua elkarrekin ondo pasatu eta sormen artistikoa sustatzea da. Esaterako: musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edo horien arteko konbinaketak. 

  • Ikuskizunak euskaraz izango dira, eta bakarka edo taldean parte har daiteke. Mistoak izatea baloratuko da.


  • 18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. 1996eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoek.
  • Izena emateko mezua bidali helbide hauetako batera: plazaragoaz@gmail.com edo intxaurrondokulturetxea@donostia.org 

  • Epea: maiatzaren 23a arte da.


  • Hautaketa proba: maiatzak 30, 17:00. 


  • Lehiaketa eguna: ekainak 7, 17:00.


  • Epai-mahaia: Ainhoa Aierbe (aktorea eta kataria), Itsaso Gutierrez (musikaria) eta Edu Muruamendiaraz (dantzaria).


  • Sariak: 12 urte bitarteko irabazlea, 13-18 urte bitarteko irabazlea, Hizkuntzaren erabilera, Ikusleen saria, eta epai-mahaiaren Sari berezia.