2014/08/15

Posible al da beste turismo eredu bat?

Argia.com-en horrelako izenburua duen artikulua argitaratu du Judith Perezek

Hona hemen artikuluaren hainbat pasarte:

Turismoa udako industria nagusiena da. Guanyem Barcelonak egungo turismo eredua masibo eta harraparitzat jo du eta honen aurka “turismo jasangarria” aldarrikatu du. Baina posible al da? Diagonal egunkariak egungo turismo eredua eta honen eraginak aztertu ditu.
...
Turismoak lau motako eraginak dakartzala dio: ingurumenari dagozkionak, ekonomikoak, soziokulturalak eta eskala txikiagokoak.
“Nabarmentzekoa da turismoaren eraginez lekuko jarduera ekonomiko tradizionalak bertan behera uzten ari direla, eta gastu  publiko handia egiten dela atzerritarren inbertsioak erakartzeko”, azaldu du Fernandez Mirandak.
Oinarrizko baliabideak garestitu egiten direla gehitu du, baliabideak gain-ustiatzen direlako.“Bizitza eredu kontsumistaren esportazioa” ematen da, eta honek gizarteen nortasuna, baloreak eta bizitzeko era tradizionalak mehatxatzen ditu.
Turismoaren inguruan “mito faltsu” bat dagoela ere adierazi du Fernandez Mirandak: enpleguaren sorrerarena. Turismoak sortzen dituen enpleguak “aldi baterakoak, prekarioak eta kalitate txarrekoak” direla salatu du.
Ohiturak merkantzia bihurtzen dira, eskaintza turistikoaren barruan sartzen dituztelako. Fernando Estévez Antropologia irakasleak azaltzen duenez, “kultura garaikidean eguneroko errutina hain handia da jendeak bertatik atera nahi eta behar duela. Turismoa errutinaren aurkako jarduera da, eta hori da hain justu bere xarma”.

Artikulu interesgarria benetan, osorik irakurtzeko: http://www.argia.com/albistea/posible-al-da-beste-turismo-eredu-bat

Artikuluan, bestalde, Bartzelonan turismoak duen eragin kaltegarria salatzen duen bideoa ere estekatuta ageri da. hemen duzue Bye Bye Barcelona dokumentala

http://youtu.be/mSAPqGijeiY