2013/04/20

Terrazak, arau haustearen adibide bat (ez-eredugarria)

Behin baino gehiagotan salatuegin ditugu terrazen inguruko arau hausteak eta gehiegikeriak. Bada oraingo honetan adibide ez-eredugarria erakutsiko dizuegu:

 Taberna honek mahai altuekiko terrazatxo bana jartzen du auzoko bi kaletan: bat kale Nagusian, legala eta bestea Portu kalean (irudian ikusten dena) arauz kanpokoa (Aurten urte bakoitia izanda, ezin dira mahaiak eta aulkiak jarri Portu kaleko alde horretan. ta harbelak ere ezin dira jarri)
 Gure elkarteak gehigikeria hauek salatzen (jendaurrean eta udalaren aurrean) jarraituko du.
 Salakaeta lan horretan lagundu nahi baduzu, bidali zure salaketa (ahal bada argazki edo bideo batez lagunduta) gure e-posta helbidera: partezaharreanbizi@gmail.com

Gure haurren prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera. Gurasoen Kafe Tertulia


Parte Zaharren Bizi auzo elkartean Euskara Batzordea sortu dugu. Batzordeak auzoko beste hainbat eragilerekin elkarlanean “euskararen erabilera dinamizatzeko” egitasmo bat jarri du martxan.

Hasteko auzoko haur eta gurasoentzako bi ekimen antolatu ditugu (Orixe Ikastolako Euskara Batzordearekin batera) apirila-maiatzerako:

• Gurasoentzako kafe-tertulia bat: umeen euskararen ezagutzaz eta erabileraz hitz egiteko. Saioa apirilaren 24an (asteazkena), arratsaldeko 6:00etan, Orixe Ikastolako Zuloaga eraikineko jangelan

• Paketarrak egitasmoa: jolas-saio dinamizatuak3-6 urte bitarteko haurrekin eta hauen gurasoekin alde batetik, eta 6-9 urteko haurrekin bestetik. Launa saio, maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an (asteazkenak).

Asteazkeneko Gurasoen Kafe Tertuliari buruzko informazio gehiaho hemen duzu:

2013/04/18

Terrazei buruzko auzo batzarra, 2013ko apirilaren 17an

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak apirilaren 17a, asteazkenerako,
auzotar-batzarra egin zuen (San Telmo Museoan, 19 orduetan).

Batzarrerako helburu nagusia zen aurkeztea eta aztertzea Donostiako udal
gobernuaren egindako terrazen gaineko udal-ordenantza berriaren
proposamena. Baita horren aurrean Auzo Elkarteak proposatzen duena.
Hauek dira gure elkartearen proposamenaren ildo nagusiak:
1.- Zaraten mapa egitea.
2.- Oinezkoen igarotze-maila neurtzea
3.- Parte Zaharra terrazez saturaturiko gune izendatzea.
4.- Terrazen osagai guztiak barruan gorde beharra ezartzea  .
5.- Terrazak gaueko 12:00etarako jaso behar izatea
6.- Araudia zorrotz bete dadin, Udalak bitartekoak jartzea.

Bi porposamenak aztetzeaz gain, egungo egoerari (saturazio handia eta gero ta arauz kanpoko jokabide gehiago) aurreegiteko moduaz aritu ginen



2013/04/16

Parte Zaharreko Auzo Etxea eraikitzera goaz

Parte Zaharreko Auzo Etxea eraikitzera goaz, Bai !
Azkenean…
Auzo Etxea martxan jartzen hasteko hiru lokal lortu ditugu Bretxako Peskaderia eraikinean (Oscar zineen ondoan).
 Lokal horietan, auzolanean, honako hauek jarriko ditugu martxan:

  • Haur Txokoa 
  • Gazte Lekua 
  • Auzo Elkartearen Egoitza (barne bilerak egiteko ez ezik, auzogintzako beste hainbat lan eta ekimen bertan garatzeko ere) 


Datozen egunotan Auzo Etxea martxan jartzeko hastapeneko urratsak ematen hasiko gara. Horietan guztietan parte hartzera gonbidatuta zaude:

* Lokalak ezagutzeko edo txukuntzeko lanetan parte hartzeko, Apirilaren 20an
  •  10:00etatik 12:00etara Lokalak ezagutzeko aukera (“ate irekiak”) 
  •  8:30etatik aurrera Lokalak txukuntxeko lanetan parte hartzeko 
*  Lokal horietan zer egin, nola antolatu, ardurak nola banatu, eta abar… pentsatzeko, proposamenak egiteko eta iritziak trukatzeko TERTULIAK 
  •  Haur Txokoaz Apirilaren 30ean, 17:15ean Haur Txokoa izango den horretan (Pans&Company zena)
  •  Gazte Lekuaz Apirilaren 26an, 19:00etan Gazte Lekua izango den horretan (Lehen Ricky Pollo zena)
Etorriko zara, ezta?

2013/04/07

Auzo Elkartea aldizkaria argiataratzen hasi da

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak auzotarrekiko komunikazioa hobetzeko asmoz, aaperezko aldizkari bat argitaratzearei ekin dio Lehenengo zenbakia kalean da jara, eta auzoko etxe guztietan banatzen ari gara. Hauek dira aldizkarian landu ditugu gaiak: 
1.- AUZO BATZARRA 
2.- AUZO ELKARTEko EGOÍSTA BRETXAN 
3.- TERRAZAK 
4.- EUSKARAren Erabilera Dinamizatzeko Egitasmoa 
5.- HARA¡NO Astialdi Taldea 
6.- HAUTSONTZIAK 
7.- LIMPIEZA Y BASURAS 
8.- PIXA KANPAINA 
9.- LABURRAK 
10.- LABURRAK 
11.- BAZKIDE FITXA