2013/04/16

Parte Zaharreko Auzo Etxea eraikitzera goaz

Parte Zaharreko Auzo Etxea eraikitzera goaz, Bai !
Azkenean…
Auzo Etxea martxan jartzen hasteko hiru lokal lortu ditugu Bretxako Peskaderia eraikinean (Oscar zineen ondoan).
 Lokal horietan, auzolanean, honako hauek jarriko ditugu martxan:

  • Haur Txokoa 
  • Gazte Lekua 
  • Auzo Elkartearen Egoitza (barne bilerak egiteko ez ezik, auzogintzako beste hainbat lan eta ekimen bertan garatzeko ere) 


Datozen egunotan Auzo Etxea martxan jartzeko hastapeneko urratsak ematen hasiko gara. Horietan guztietan parte hartzera gonbidatuta zaude:

* Lokalak ezagutzeko edo txukuntzeko lanetan parte hartzeko, Apirilaren 20an
  •  10:00etatik 12:00etara Lokalak ezagutzeko aukera (“ate irekiak”) 
  •  8:30etatik aurrera Lokalak txukuntxeko lanetan parte hartzeko 
*  Lokal horietan zer egin, nola antolatu, ardurak nola banatu, eta abar… pentsatzeko, proposamenak egiteko eta iritziak trukatzeko TERTULIAK 
  •  Haur Txokoaz Apirilaren 30ean, 17:15ean Haur Txokoa izango den horretan (Pans&Company zena)
  •  Gazte Lekuaz Apirilaren 26an, 19:00etan Gazte Lekua izango den horretan (Lehen Ricky Pollo zena)
Etorriko zara, ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario