2013/09/21

Auzoan euskaraz hitz egiten den tokiak ezagutzera eman ditzagun, mintzatu.com sarean.


Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteko Euskara Batzordekoek auzolan txiki honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: Donostiako Parte Zaharrean euskara erabiltzen duten lekuak (dendak, tabernak, zerbitzuak…) identifikatu eta sarean ezagutzera eman (“etiketatu” esaten diote horri.
Zer lortu nahi dugun? Egitasmo luze-zabal baten lehen urratsa izango da: auzoan euskarazko sareak agerikoak egitea eta trinkotzea.

Zer egin behar duzun? Ezagutzen duzun toki horren aipamena jaso mintzatu.com webgunean (Mintzatu.com proiektuaren helburua da:  euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea).


Nola? Lan erraza da, 5 bat minutu eskatuko dizuna. Dokumentu honetan dituzu argibideak. Lehenengo mintzatu.com-en izena eman behar duzu. Hori egina duzunean, nahi beste toki etiketatu ditzakezu.

Parte hartuko duzu, ezta? Baietz auzoko mapa etiketaz bete!



No hay comentarios:

Publicar un comentario