2014/04/22

Irutxuloko Hitzaren alde, harpidetza egin ezazu

Donostiarrontzako hedabide garrantzitsua da Irutxuloko Hitza, ezinbestekoa gure iritziz. Auzoetako eta Hiriko informazioa egoki, argi eta objektiboki ematen digu; eta euskaraz. Parte Zaharreko auzotarrei interesatzen zaizkigun gaiak inon baino hobeto islatu ohi ditu Hitzak

Baina, zoritxarrez, diruz ez dabiltza ondo. Ahalegin handia egiten ari dira aurrera jarraitzeko, eta hala ere... Hiriko eragileengana jo dute laguntza eske: harpidedunak behar dituzte. Izan ere gutako askok jaso eta irakurri izan dugu Irutxuloko Hitza harpidetza ordaindu gabe: Berriako harpidedunak garelako, nonbait doan jaso dugulako... Orain arte eutsi diote, baina... hemendik aurrera harpidedunak behar dituzte.

Harpidedunak lortzeko laguntza eskatu digute. Eta guk pozik hartuko dugu parte kanpaina horretan. Irutxuloko Hitza behar-beharrezkoa iruditzen zaigulako.

Horregatik, auzo elkarteko kideoi eta auzotarroi gonbitea luzatzen dizuegu: Harpidetu gaitezen! Baietz 15 harpidetza berri baino gehiago lortu!

Harpidetza egiteko, jo harpidetza@hitza.info e-posta helbidera edo 902 820201 telefonora.
Harpidetza egiten baduzu, mesedez, guri ere esaiguzu (mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.com era); honela jakingo dugu jarritako helburua noiz bete dugun
Harpidedun berriek sei botila sagardo jasoko dituzue opari eta aste-buruko egonaldiaren zozketan parte hartuko duzue.



Harpidetza egiteko datu hauek eman beharko dituzu:
  • Izen-abizenak
  • NA zkia
  • Lanbidea
  • Jaioteguna
  • Helbidea
  • Herria 
  • Posta Kodea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa (baldin baduzu)
  • Kontu Korrontearen zenbakia (20 digitoak)
Bestela PDF hau jaitsi eta bete dezakezu eta postaz bidali (Hitza Harpidetza. Martin Ugalde Kultur Parkea z/g. 20140 Andoain, Gipuzkoa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario