2013/07/31

Prentsa Oharra: TERRAZEN UDAL ORDENANTZA IRUZURRA PARTE ZAHARREKO AUZOTZARRONTZAKO



Prentsa Oharra:
TERRAZEN UDAL ORDENANTZA IRUZURRA PARTE ZAHARREKO AUZOTZARRONTZAKO

Joan den uztailaren 24an onartutako terrazen gaineko udal-ordenantza, sozialki, iruzurra da, hiritarren ezkutuan egin delako eta ostalaritza jarduerak auzoan eta auzotarron osasunean (fisiko zein psikikoan) duen eragina –itzela- albo batera uzten duelako

Onartu dutenek ez dituzte kontuan izan Parte Zaharraren ezaugarri fisiko bereziak. Eta, are gutxiago, auzo-elkartetik egindako ekarpenak; auzotarron  atsedena, aisiarako espazioak eta irisgarritasuna bermatu nahi zuten ekarpenak, hain zuzen.

Ordenantza honek eskubide horiek errespetatzen dituela adierazi dute; baina araudiaren artikuluetan ez dago horiek bermatzeko inolako neurririk. Hori adieraztea arduragabekeria handia da araudia bultzatu eta onartu dutenen aldetik (PP, PSE-EE eta EAJ-PNV), aisialdirako industriak Parte Zaharrari ekartzen dion ingurumen-erasoa sistematikoki eta zinikoki ezkutatzen edota ukatzen baita.

Politikarien ohiko hika-mikek (hiriaren eta hiritarren arazoak kudeatzerakoan zeinek jokatzen du zuzenago eta zeinek okerrago) denbora alferrik galtzea besterik ez dakarte; auzoa jasaten ari den galerari (bizi-kalitatean eta bizigarritasunean) aurre egiteko behar dugun denbora, hain zuzen.

Era berean eta arrazoi bertsuengatik, kezkatzen gaitu Udal Administrazioak arau-hausteen aurrean egiten duen gestio antzuak. Arau-hauste horietako asko auzotarren salaketek utzi dituzte ageria, beste batzuk zehaztasunez dokumentatu ditu gure Auzo Elkarteak; eta hala ere… salaketa horiek ez dute erantzunik edo eraginik izaten.
Ikaragarri iruditzen zaigu, gure eskubideak zaindu beharko lituzkeen erakundeek beste aldera begiratzea, sistematikoki, Parte Zaharrean ematen diren zenbait jokabide (indibidual eta kolektiboen) aurrean. Jokabide horiek hiriko beste edozein tokitan emango balira ez lirateke ulertuko, eta berehala erreprimituko lituzke
 
Donostia, 2013-07-30 

Prentsa oharra gaztelaniaz, hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario