2014/10/03

Parketarrak (kalean euskaraz jolasteko egitasmoa) Urrian ere Parte Zaharrean

Urrian ere, asteazkenetan (hilaren 8, 15, 22 eta 29an) Parketarrak izango ditugu auzoan, Zuloaga Plazan (eguraldi txarra eginez gero Haur Txokoan).

Egun horietan jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira. Bi programa izango dira:
  •  ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Gogoratu parte hartu ahal izateko haurrak helduren batekin etorri behar dutela
  • TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Parte Zaharreko Euskara Batzordeak  eta Urtxintxa Eskolak jarri dugu martxan egitasmoa 


Animatu zaitezte zuen seme-alabekin hurbiltzera.

Eta 3 eta 5 urte bitarteko seme-alabak badituzue, hauekin batera jolas egoeretan sartzera!

Asteazkena arte

No hay comentarios:

Publicar un comentario