2014/10/10

PARTE ZAHARREAN BIZI, EUSKARAZ! Egitasmoa (urria-abendua, egitarauaren aurrerapena)

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz egitaraua garatuko du urria eta abendua bitartean. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak emandako laguntzei esker.
Lehen ekitaldia ostegunean izango da (Urrriak 16, 19:00etan): : ‘Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak’ egitarauaren barnean Iñaki Beobide[1] ren ibilbide luze eta oparoa ezagutzeko eta harekin hitz egiteko aukera izango dugu. Saioa Olatz Beobide[2] k gidatuko du.
Haurrei, haien gurasoei, gaztetxoei, gazteei eta helduei zuzendutako ekitaldiak izango dira, era askotakoak: tailerrak, proiekzioak, forumak eta hitzaldiak, auzoko kulturgileekiko topaketa-solasaldiak. Ondoko dokumentuan duzue programaren aurrerapena



[1] Antzerkian, diskogintzan, liburugintzan eta ETBren sorreran jardun duena
[2] Aktorea eta zuzendaria, Iñakiren alaba

===
Begirada bat eman egitarauari, zure intereseko ekitaldiren bat aurkituko duzu!!!
Parte hartzera animatuko al zara?
Informazio hau zure lagun eta ezagunen artean zabaltzen lagunduko al diguzu?

===
Haurrentzako
Urriak
8, 15, 22, 29
asteazkenez
Parketarrak, kalean euskaraz jolasteko saioak. (Donostiako Udaleko EUSKARA ZERBITZUAk eta Parte Zaharreko Euskara Batzordeak antolatuta, URTXINTXA eskolako hezitzaileek gidatuta):
·         ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Gogoratu parte hartu ahal izateko haurrak helduren batekin etorri behar dutela
·         TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Azaroa
egunak zehazteko
Proiekzioak Haur Txokoan, marazki bizidunak, telesailak, filmak...:

Gurasoentzako
Azaroa
eguna zehazteko
Haur Txokoaren ondoan
Tailerra: Euskarazko Ikus-entzunezkoak (marazki bizidunak, telesailak, filmak...) ezagutzeko eta horiek non-nola lortu jakiteko
Abendua
eguna zehazteko
Haur Txokoaren ondoan
Foruma: Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako liburuak hobeto ezagutzeko, gustukoenak komentatu eta elkarri gomendatzeko...

Gaztetxoentzako (11-13 urte)
Urriak 24, 31
Azaroak 14, 28
Abenduak 12
18:00etan
Proiekzioak Gaztelekuan, Film laburrak, telesailak...:
( Harainok jarduera ez duen ostiraletan)
Urriak 18 , 25
Azaroak 8, 15, 22, 29 Abenduak 6, 13
16:30-18:30
Larunbatetan? Jarduerak Gaztelekuan,:.
Jolasak, tailerrak...

Gazteentzako (14 urtetatik aurrera)
Larunbatetan Gaztelekuan
Urriak 18, 25
18:30-20:30
Musikari buruzko proiekzioak
·         No more tour (Fermin Muguruzaren azken mundu bira)
·         Salda badago (Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumentala)
Azaroak  8
18:30-20:30
Auzoko Musikagile Gazteekiko Topaketa-Solasaldia, Markel Ormazabalek gidatua. Gonbidatuak:
·         Blaka taldeko kideak
·         Besteik-Pe taldeko kideak
Azaroak 15, 22
16:30-18:30
Telefonoarekin argazki onak egiten ikasteko tailerra. Gidaria: Jon Ander Garcia, Diseinatzaile eta artista

Helduentzako
Urriak 16
Osteguna
19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
Iñaki Beobiderekin (Antzerkian, diskogintzan, liburugintzan eta ETBren sorreran jardun duena)
Olatz Beobidek (Aktorea eta zuzendaria, Iñakiren alaba) gidatua
Urriak 30
Osteguna
19:00etan
Tokia Zehazteko
Ikusi, entzun eta solasean jardun
Proiekzioa eta Solasaldia: ‘Aulki Hutsak (Heriotza eta doluari buruzko dokumentala)
Aurkezle eta Solasaldiaren dinamizatzaile: Iker Barandiaran ( Kazetaria, Filmaren protagonistetako bat eta Arteman Komunikazioako kidea))
Azaroak 13
osteguna
19:00etan
Tokia Zehazteko
Ikusi, entzun eta solasean jardun
Proiekzioa: Gernika Lemoizen’(  dokumental laburra). Hitzaldia: Laboa eta ikonoen eraikuntzaeta Solasaldia hizlaria eta entzuleen artean
Hizlari eta dinamizatzaile: Juan Gorostidi (Idazlea eta dokumentalaren zuzendaria)
Azaroak 26
asteazkena
19:00etan
Tokia Zehazteko
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
·         Ramon Agirre aktorearekin
·         Xabier Etxaniz Rojo Idazleak gidatua
Abenduak 4
osteguna
19:00etan
Tokia Zehazteko
Ikusi, entzun eta solasean jardun
Proiekzioa, Euskarari buruzko dokumentalak: ‘Bidai Intimoak’ eta ‘Hesiak Gainditzen’...
Abenduak 10
asteazkena
19:00etan
Tokia Zehazteko
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
·         Xabier Etxaniz Rojo Idazlearekin
·         Ramon Agirre aktoreak gidatua

No hay comentarios:

Publicar un comentario