2015/10/28

ELKARTEKO URTEROKO BATZAR NAGUSIA


Joan den urriaren 22an Zuzendaritza-Batzordearen eta lantaldeen kudeaketa eta 2014ko aurrekontuak onartu ziren. 

2015eko egitasmoei buruz, bereziki datozen urteei begira, hausnartu zen parte-hartzerako eta elkartearen helburuak burutzeko ditugun zailtazunak. Eta uste osora iritsi zen: elkarteak garai berrietara moldatu behar da; parte-hartze eredu berriak entseatzea; antolaketa indartzea; egitura funtzionala hobetzea; elkartea auzoan ikusgai bihurtzea; gure presentzia iritzi publikoan hobetzea; eta beste gizarte-eragile batzuekin eta auzoko pertsonekin erlazioak era iraunkorrean mantentzea.

Antolakuntza berria proposatu zen, lan ildoka bi ardatzen inguruan:  

  • Auzo ekipamenduak: Bretxa, Haur Txoko, Gazteleku, Auzoetxe,…
  • Auzo bizi kalitatean, helburu zehatzeko proiektuen inguruen behin behineko taldeak sortuz: Zarata, hondakinak, turismoa, esparru publikoa, patioak, mugikortasuna,… 

Eta Zuzendari-Batzorde berria hautatu zen: 

  • Lehendakaria, Rafa Azkona.
  • Diruzaina, Goto Egaña.
  • Idazkaria, Marta Barandiaran.
  • Era guztietako tramiterako ordezkari legala, Xabier Arberas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario