2016/01/04

Ada Colau: "Eredu turistikoa eztabaidatzea, hiri eredua eztabaidatzea da". Elkarrizketa Argia Aldizkarian

Argia aldizkariak Ada Colaurekiko elkarrizketa argitaratu du. 
Hona hemen elkarrizketaren zenbait pasarte interesgarri:

“Egun, turismo eredua hiri ereduarentzat mehatxua da, ez baita jasangarria”  

Eragin latzena duen auzoetan ohe kopurua murrizteko turismo jasangarriaren alde al zaudete? Zein neurri duzue esku artean? 
Bartzelona lako hiri handi batean elkarren aurka doazen interesak daude, eta baita presio turistikoagatik izugarrizko eragina duten auzoak ere. Badira [turismoari] pisua kentzeko gutxiegi egiten ari garela uste dutenak, eta bestalde badira enpresari eta merkatari sektore zabalak, gehiegi egiten ari garela irizten dutenak. Beti ados egon izan gara presio turistikoak eragin latzena izan duen auzoetako bizilagunekin. Kanpainan zehar, alokairu turistikoetako lizentzia berrien gabetzea aplikatzera konprometitu ginen, gutako asko turismoak eragindako auzoetatik gatoz eta oso ondo ezagutzen ditugu arazoak, gentrifikazio prozesuak eta horrek dakarren higiezinen espekulazioa. Turismoaren arloan ere ez da lidergo politikorik egon: aurreko gobernuak sektoreko enpresek garapen kaotikoa izan zezaten permititu zuen.
Horren aurrean, gure lehentasuna sektore turistikoa gobernatzea da, orain artean inolako kontrol demokratikorik ez zuena. Lehendabizi, alokairu turistikoetako lizentzia berriak gabetu genituen tenporalki. Turismoko Udal Kontseilua ere sortu genuen, herritarren arteko eztabaidarako espazio demokratikoa. Abenduan, bere arautegia onartuko da osoko bilkuran. Helburua egungo egoeraren erradiografia egitea da: elementu aunitz falta dira, Bartzelona hazi litekeen edota turismo arloan deshazi beharko lukeen erabakitzeko. Afera hauek demokratikoki planteatu behar dira, guztiak entzunez eta denei ahotsa emanez. Interes partikularrak eta negozioak egotea normala da, baina ezer baino lehen, espazio publikorako, etxebizitzarako edota deskantsurako eskubidea gisako interes orokorrak daude.
Eredu turistikoa eztabaidatzea, hiri eredua eztabaidatzea da. Egun, turismo eredua hiri ereduarentzat mehatxua da, ez baita jasangarria. Burbuila turistikoko indizioak daude eta ekintza turistikoa hiritar guztien mesederako izan dadin antolatu beharra dago.


Ordenantzaren berrikuspena egiteko konpromisoa duzue, baina orain artean, ez da inolako aldaketarik egin. Horren inguruan neurririk hartu al da? 
Elkarbizitzaren itun berri baten alde lan egin behar da, hiritartasun ordenantzaren markoa gainditzeko. Gainditua dago gaur egun, eta zigorrean zentratzen ez den planteamendua egin beharra dago. Iritzi hori ez da gurea soilik, bidegabekerien sindikatuek ere antzera pentsatzen dute. Barne mailako zeharkako lantaldea sortu dugu eremu ezberdinetan informazioa jasotzeko. Gerora, gainontzeko udal taldeekin lan egin beharko dugu, auzo-elkarteekin, merkatariekin eta bidegabekerien sindikatuekin elkarbizitzako itun berri bat adosteko.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2490/ada-colau-bartzelonako-alkatea 



No hay comentarios:

Publicar un comentario