2013/01/14
Mugikortasuna, auzotarren eskakizun batzuk gauzatzen ari dira: San Juan kalea libratu dute
Ekainaren 5ean (Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak antolatuta) Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarra egin genuen. Bertan auzotarren gure eskaerak eta proposamenak aurkeztu genizkien han zeuden Udal Arduradunei.
Aste batzuk geroago Udal Arduradunek proposamen horitako batzuk onartzen zituztela jakinarazi ziguten, horren berri eman genuen blog honetan eta auzoko kaleetan zabaldutako ohar baten bidez
Bada, proposamen horietako batzuk gauzatzen hasi dira: jan zen astean geroztik San Joan kalean zegoen motorretako aparkalekua kendu dute. Orain kalearen alde batean txirringentzako aparkalekua dago eta bestea libre dago. Honela motorren zaratek eragindako eragozpenez eta gehiegizko okupazioak sortzen zituen segurtasun arriskuez libratu gara. Bitartean, motorrentzako aparkaletu zabal bat presatu dute Argentinako Errepublikaren Etorbidean.
Ea onartutako gainerako proposamenak ere gauzatzen doazen!
2012/12/18
Udalarekin bilera, zenbait lorpen:
Auzo Elkarteak hainbat bilera izan ditu azken hilabeteotan Udal Arduradunekin (teknikariak zein zinegotziak) Oinarrizko ekipemandu eta zerbitzuez hitz egin dugu batez ere, baina baita kultur jardueraz eta haur eta gazteentzako eskaintzaz eta lokalaz ere.
Azkeneko bileran Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen zinegotziarekin izan zen, joan zen ostegunean. Gai askori buruz hitz egin genuen eta dirudienez horietako batzuk onbideratzeko neurri zehatzak hartuko dira datozen egunotan:
* Harlauza irristakorrak: zenbait kaletan haurlausa irristakorrak badira eta jendea erori egiten da, arazoari konponbidea jartzeko eskatu genuen. Jakinaren gainean daudela eta konponbide bila ari direa adierazi ziguten.

* Garbitasuna:
- Pixa kalean eta garbitasuna Santo Tomas Festan: Irailean (estropaden inguruan) hasitako kanpainari jarraipena emateko eta Santo Tomas egunari begira gaiari erantzun zabala eta egokia emateko eskaera aurkeztua genuen. Bileran gaiari helduko diotela (Santo Tomas egunean ez ezik, beste hainbat festa-egun eta aste burutan ere) etz besteak beste abenduaren 21erako honelako neurriak hartuko direla
- Komun kimikoak (100) jarriko dira hiriko hainbat gunetan: Boulevardean (Bretxa eta Kiosko ondoan), Gipuzkoa plazan, Konstituzio plazan, Okendo plazan, Sarriegi plazan, Trinitate plazan, Abuztuaren 31 kalean (San Vicente elizaren parean) eta Portaletasen.
- Era berean, feria ospatzen den inguruetako komun publikoak irekita egongo dira, ohiko ordutegiak mantenduz: Trinitate plaza, Boulevard (aparkamendua), Santa Catalina plaza
- Zaborra: Zakar gutxiago sortze aldera udalak edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu. Gainera olioa eta beira jasotzeko kontenedoreak jarriko dituzte
- Sentsibilizazio-kanpaina ere egingo da. Kartelak jarriko dira kaleetan eta
- Hau guztiaren berri emateko pretsa-aurre bat emangu du udalak bihar eguerdian. Auzo Elkartekoei prentsa aurrean parte hartzera gonbidatu gaitu, elkartea izan baita neurri hauen eragile. Prentsa aurrean parte hartzeko asmoa dugu.
* Harlauza irristakorrak: zenbait kaletan haurlausa irristakorrak badira eta jendea erori egiten da, arazoari konponbidea jartzeko eskatu genuen. Jakinaren gainean daudela eta konponbide bila ari direa adierazi ziguten.
* Sarriegi plazan eman diren gertakariez ere hitz egin zen. Plaza biziberritzeko beharra zegoela eta horri begirako hainbat neurri aztertzekotan geratu ziren
2012/10/28
Asteazkenenean Auzotarrak Plazara
Auzoko lagun hori:
Dakizunez, lehengo astelehenean, hilak 22, “PARTE ZAHARREAN BIZI” auzo elkarteak auzo-batzarra burutu zuen San Telmo Museoan. Bertan, terrazen inguruan udalak egin behar duen arautegi berria dela-eta auzokoek esandakoa eta bertaratu ziren lau alderdietako ordezkariek adierazitakoa entzun eta aztertu ahal izan genuen (Bildu, EAJ, PSE, PP). Udalak urriaren 31rako ezarri du proposamenak egiteko azken eguna eta gure elkarteak bere proposamen idatzia eramango du egun horretan bertan udaletxeko erregistrora eta aurkeztuko die Udal Batzako lau alderdiei. Batzarraren aurretik eta ondoren eginiko lana eta proposamenak biltzen ditugu geure proposamen horretan.
Gainera, lan hau ezagutarazteko prentsaurreko bat ematea iruditu zaigu egokiena eta PRENTSAURREKORA dei egiten dizuegu, ASTEAZKENA 31n, PLAZA BERRIAN (KONSTIN), ARRATSALDEKO 17:30ean. Komunikabideak deitu ditugu eta ahalik eta auzoko gehien biltzea komeni da, udalean dauden indar politiko guztiek ikus dezaten auzo honek zuzenean eragiten dioten aferetan baduela zer esanik. ETOR ZAITEZ!
Kaixo vecino-vecina:
Como sabes, el pasado lunes, día 22, la Asociación de Vecinos “PARTE ZAHARREAN BIZI” celebró una asamblea de vecinos en el Museo San Telmo. En la misma, pudimos escuchar la opinión de los vecinos y lo que nos quisieron contar los representantes de los cuatro partidos (Bildu, EAJ, PSE, PP) que acudieron sobre la NUEVA NORMATIVA DE TERRAZAS que va a elaborar el Ayuntamiento.
Éste fijó el día 31 de octubre como última fecha para hacer propuestas. y PARTE ZAHARREAN BIZI Auzo Ekartea tiene elaborada una en base a la aportación de nuestros socios y a las propuestas hechas en la asamblea por los vecinos.
Al mismo tiempo, hemos pensado que además de registrar esta propuesta en la fecha indicada y hacerla llegar a todos los partidos de la corporación, es interesante darla a conocer públicamente para emplazar al equipo de gobierno y al resto de partidos de la oposición a responder también públicamente. a la prensa
Con ese fin vamos a convocar en una RUEDA DE PRENSA en la PLAZA NUEVA (Plaza de la Constitución) para el miércoles 31 a las 17:30 h. Es importante que acudamos muchos vecinos para que todas las fuerzas políticas que conforman el Ayuntamiento se den por enteradas de que este barrio tiene mucho que decir en lo que respecta a las terrazas como en otros temas que le afectan directamente.

2012/09/08
"Ez egin pixa kalean" kanpaina
"Ez egin pixa kalean" sentsibilizazio-kanpaina martxan jarri dugu. Zer egiten ari gara?
- Karteltxo batzuk prestatu
(kopia bidaltzen dizuegu) pixatoki bihurtzen diren tokietan jartzeko,
jendetza biltzen den egunetan. Igandean (estropadak) jarriko ditugu
lehenengo aldiz. Jartzeko hitz ordua: 9:30etan Narrika / Kalbeton izkinean, ongi etorria izango zara. Kartelak plastifikatuta daude
- Prentsa-ohar bat bidali hedabideetara (kopia bidaltzen dizuegu). Oharraren ondorioz ETB 2ko Euskadi Directo saiotik
deitu ziguten. Erreportajetxo bat grabatu dute. gaur (ostirala)
14:30eko saioan eman dute (eta,agian, 20:30ekoan errepikatuko dute).
EITB nahieran ere laster ere egongo da ikusgai. Erreportajean arazoa eta
kanpaina aurkezteaz gain, kalena zebiltzan hainbat auzokideren iritziak
ere agertzen dira.
- Udalari eskaera bat egin, komun portatilak jar ditzaten.
Bihar 12 komun jarriko dituzte auzoko hainbat tokitan. Hemen duzue eman diguten erantzuna:
---
Kaixo Xxx,
Jakin dezazuela igande honetarako 12 wc jarriko direla Alde zaharrean.
4 - 3 mutilentzako lekua dutena.
6 WC normalak edo estandarrak
2 Polibalenteak edo ezinduek erabiltzeko prestatuak daudenak.
Konstituzio plaza, Portaletas, San Juan Kalea, Bulebarra, San Vicente -n egongo dira.
besteik gabe ondo izan
Xxx Xxx Xxx
Teknikari laguntzailea
Donostia Kultura Festak
---
Hedabideetan:
Irutxuloko Hitza:http://irutxulo.hitza.
Euskadi Directo, Eguerdikoa eta gauekoa:
http://www.eitb.tv/eu/#/
http://www.eitb.tv/eu/#/
2012/08/30
Donostia 1813
Bihar abuztuaren 31 dugu, datorren urtean 200 urte beteko dira hiri hartu eta erre zutenetik. Azken hilabeteotan gertaera horiek argitzeko hainbat ekimen izan dira. Hemen horietako batzuen berri:
"1813-08-31 Donostia sutan" Hitzaldiaren bideoa:
D. Kamino liburutegian Inaki Egañaren hitzaldia, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaien bertsoekin lagunduta
Informazio iturriak:
* http://donostia2013.wordpress.com/
* http://donostia1813-2013.blogspot.com.es/
.2012/07/08
Terrazak, Udal Gobernuaren proposamena
Terrazei buruzko proposamena helarazi zion Auzo Elkarteak dal Gobernuari Ekainaren 15ean
Aste honetan jaso dugu udal gobernuaren erantzuna, hemen duzue:
Laburbilduz, idazkian hau diote:
Aste honetan jaso dugu udal gobernuaren erantzuna, hemen duzue:
Laburbilduz, idazkian hau diote:
- Ekainaren 28ko Udal Batzak terrazei buruzko Ordenantza berri bat egitea erabaki zuela
- Udal Gobernuak posizio ezberdinak hurbiltzea ahalbidetuko duen kontsentsua bilatzea hobesten duela
- Hori dela eta, Ordenantza berria prestatzeko Prozesu Partehartzailea abian jarriko dutela. Honla hiriko kolektibo guztiek beren proposamenak plazaratzeko aukera izango dute
| Mahaiak, aulkiak eta sonbrilak kalean pilatuta larunbata eguerdian Udaletxearen parean |
Udalaren erantzuna Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarrean adierazitakoei
PRENTSA OHARRA
Donostiako Udal Gobernuak zera jakinarazi du publikoki, lehengo ekainaren
5ean Parte Zaharreko auzokoek burututako batzarrean egindako eskaera gehienak aintzat
hartu dituela, hain zuzen ere.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak gobernu taldearen ahalegina eskertu
nahi du eta, era berean, udaleko beste alderdiei dei egin nahi die onartutako
eskaera hauen alde egin dezaten.
Auzotarren eskaera hauek aurrera egiteko PP, PSE eta PNVren babesa
ezinbestekoa da, beraien esku baitago
garrantzitsuenetako batek aurrera egitea: Bulebarretik Abenidara arteko gunea bertako auzokoentzako aparkatzeko
gune bilakatzea, alegia.
Bestalde, auzokook bertako autoen erregistro bat egitea eta baimenik eskatu
gabe etxeraino hilean hiruzpalau aldiz
iritsi ahal izatea eskatu genuen. Erantzuna baiezkoa bada ere, ez da erabateko
baiezkoa.
Udal Gobernuak autoen erregistroa
egingo du eta hilean 4 aldiz atariraino
sartzea baimenduko du, baina murriztutako ordutegi baten barruan bada,
soilik. Gaueko 21:00etatik biharamuneko
goizeko 7:30era, igandea eta osteguna bitarte eta 15 minutuz.
Andia kaleko norabide aldaketa ere onartu du, honela
mendebaldeko kaleetako auzokoek (Mari, Kanpandegi…) aparkatu ezinik
dabiltzanean, ez dute San Martineraino joan beharrik izango Salamanca
Pasealekura itzultzeko.
Halaber, motorren aparkalekuak gune
irekiagoetara eramateko eskaera onartzea ere positibotzat jotzen dugu. San
Juan Kaleko aparkalekua, zehazki, Salamanca Pasealekua eta República Argentina
delakora eramango dute.
Udal Gobernuak, era berean, hartutako
erabakien jarraipena egiteko konpromisoa agertu du. Horretarako, udazken
hasieran mugikortasun teknikariekin eta auzokoekin bilera egingo du eta lehen
balorazioa eginda eta egoera aztertuta, dagozkion aldaketak egingo lituzke,
beharrezkoak balira.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearentzat auzokoen bizi baldintzak hobetzea
etengabeko eta lehen mailako helburua da eta, jakina, gure auzoa benetako
oinezko gunea izatea horietako bat da. Gure ustetan, neurri hauen jarraipena
eta egin daitezkeen hobekuntzak udalbatza osoak eta auzokoek partekatu
beharreko ahalegina izan behar dute.
Donostian, 2012ko
uztailaren 4an

Suscribirse a:
Entradas (Atom)