2014/03/21

Argi gehiago ipiniko du Udalak

Abenduan Zuloaga enparantzan argi gehiago ipintzea eskatu genion Udalari. Ilundu eta gero, pizten den argia oso ahula baita parkean jolasten jarraitzeko.


Baiezko erantzun azkarra eman du Udalak. Pozten gara eta eskertzen dugu. Honela izan dadin guztietan. Hona hemen erantzuna:

2014/03/19

Mapa elektromagnetikoa

Antenarik ez! taldeak Donostiako erradiazio elektromagnetikoaren mapa bidali du. Parte Zaharrean jasotzen diren neurriak kezkagarriak dira. Hona hemen berriaren lotura

 http://antenarikez.blogspot.com.es/2014/03/erradiazio-elektromagnetikoen-mapak.html


El grupo Antenarik ez! ha enviado el mapa de radiación electromagnética en Donostia. Los niveles que se emiten en la Parte Vieja son preocupantes. Para leer la información:
 http://antenarikez.blogspot.com.es/2014/03/erradiazio-elektromagnetikoen-mapak.html

2014/03/13

Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen. Parte Zaharrean: Astelehenean, hilak 17; 19:00etan, San Telmon

Auzoak eta Herriak Donostia indartzen
Bilera irekia Alkate eta Zinegotziekin: 2011n egin genituen proposamenekin zer egin duten azaltzeko
Txertatutako irudia 1
Parte Zaharrean: Astelehenenan, martxoak 17, 19:00etan, San Telmon

2011ko Udazkenean Donostiako Udalak "Auzoak eta Herriak Donostia indartzen I" prozesua jarri zuen abian.
Auzoetan bilerak egin eta auzotarren proposamenak eta eskaerak jaso zituzten. Erantsitako artxiboetan dituzue bilera horietan atera ziren ideiak:

Orain proposamen horiekin zer egin duten eta zer ez duten egin azaltzera datoz. Alkatea eta Udal Gobernuko kideak.
Bilera irekiak dira, denok gaude gonbidatuta. 
Asteleheneko saio hau "Auzoak eta Herriak Donostia indartzen II" prozesuaren 1. fasea izango da. Aurten beste bi fase izango dira:
  • 2. fasea, Maiatzean: Analiasia eguneratu eta lehentasunak ezartzeko; hori da auzoko egungo egoera aztertu, eskaera eta proposamen eguneratuak edo berriak egiteko, eta horein artean lehentasunak finkatzeko
  • 3. fasea, Urria-Azaroan: Udal Gobernuaren erantzun publikoa; hori da egindako proposamen horietatik udal gobernuak jakinarazi zeintzuk hartuko dituen aintzat eta nola sartuko dituen 2015eko aurrekoentuetan

Informazio gehiago webgune honetan: http://auzoetaherriak.donostia.org/index.php/eu/


hemen:


2014/03/10

Parketarrak: ordutegia egokitu egin dugu ...

Parketarrak, ordutegia egoki egokitu egin dugu: 
 iaz bezala 17:00etan eta 18:00etan hasiko gara.
(Eta asteazkenean eguraldi ona izango dugu!!!)
  • 3-5 urte bitarteko haurrei (eta haien familiei), ZABU ZIBU, 17:00etatik 18:00etara 
  • 6-9 urte bitarteko haurrentzat., TXIRRINTXON, 18:00etatik 19:00etara

2014/02/28

Parketarrak: jolas egoerak, euskaraz, asteazkenetik aurrera Zuloaga Plazan

Joan zen urtean hasitako bideari jarraituz, aurten ere "Parketarrak" izango ditugu auzoan. Martxoko asteazkenetan hasiko gara

Parketarrak: umeak  jolasean jartzeko jarduera gidatuak dira. Urtxintxa Eskolako hezitzaileek gidatuak. 
Bi jarduera dira, bi adin tartetako umeei zuzenduak ( biak Zuloaga Plazan):

  • 3-5 urte bitarteko haurrei (eta haien familiei), ZABU ZIBU, 16:30etik 17:30era 
  • 6-9 urte bitarteko haurrentzat., TXIRRINTXON, 17:30etik 18:30era
Aurten hiru aldiz izango ditugu "Parketarrak" auzoan: martxoan, maiatzean eta urrian.

Etorriko zarete, ezta? Primeran pasako dugu!!!

Asteazkena arte, orduan!

Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Parte Zaharreko Euskara Batzordeak eta Urtxintxa Eskolak “Parketarrak”

===

2014/02/19

Gaztelekuari buruzko bilerak: ostiralean, 19:00etan, gurasoena eta larunbatean 16:30ean gazte-erabiltzaileena

Aurreikusi bezala asteburu honetan egingo ditugu Gaztelekuari buruzko bilerak:
  • ostiralean (otsailak 21), 19:00etan, gurasoena eta...
  • larunbatean (otsailak 22), 16:30ean gazte-erabiltzaileena


Gaztelekua abenduaren 8an jarri genuen martxan, eta horrez geroztik probaldia egin dugu: larunbat arratsaldeetan irekita izan dugu. Probaldian gaztetxo ugari hurbildu da Gaztelekura, horietako askok bete du dagoeneko ‘ohiko erabiltzailearen fitxa’
Bilerotan Orain arteko esperientziatik ikasbideak atera eta aurrera begirako funtzionamenduaz hitz egin eta erabakiak hartuko ditugu