2021/05/24

Tokiko merkataritza sustatzearen beharra: guztion lana

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak babesten du “Zaharrean” Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak auzoko merkataritza bultzatzeko duela gutxi hasitako ekimena. Gure elkartearentzat, bertako merkataritza, auzokoa, betikoa, bertako biztanleen oinarrizko beharrak asetzen dituena da.

Ukaezina da pandemia madarikatuak hankaz gora jarri duela sektore ekonomiko askoren bideragarritasuna. Tokiko merkataritza ez da salbuespena izan. Baina sektorearen zailtasun batzuk atzetik datoz. Ohitura-aldaketak, Internet bidezko erosketak, plataformen intrusioak, hala nola Amazonenak, azalera handien ugaritzeak, etab. lehenago ere kalte nabarmena egiten zuten.

Gure sostengu publikoa adierazteaz gain, hausnarketa labur hau egiten dugu, hiriko merkataritza lokalak aurrean duen erronkari buruzko eztabaida premiazkoa delako. Erakundeak, merkatariak eta hiritarrok, guztiona den erronka baten aurrean gaude, baina modu eta ardura maila desberdinetan.

  • 1. Parte Zaharrean zailtasun gehiago daude. Aurrekariak ez dira batere erakargarriak tokiko merkataritzarentzat. Ostalaritza beste edozein sektore ekonomikoren gainetik nonahi agertzea, auzoa merkatu gastronomiko handi bihurtzea eta turistentzat ezinbesteko elementu oso azkar bihurtu izana dira,  besteak beste, gure elkarteak aipatu izan dituen beste batzuekin batera, tokiko merkataritza tradizionalaren ordez, pixkanaka, turistari soilik zuzendutako beste merkataritza-mota bat nagusitzea eta bisitarien galera handia ekarri duten arrazoietako batzuk. Ez dugu ahaztu behar,  “betiko bisitari” izan diren horien galera ere nabarmena dela.
  • 2. Donostiako erakunde nagusiko udal gobernuak, azalera handiak jartzeko baimena eman duenez eta lehendik dauden beste batzuk handitu direnez, ez du baldintzarik sortu tokiko merkataritzaren aldaketa estrategikorako. Ez da erraza nahi dugun hiria argi irudikatzea, baina horretarako borondatea izan behar da eta denbora eta baliabideak eskaini behar dira tokiko merkataritzak behar dituen baldintzak bultzatzeko beharrezkoa den energia sortzeko.
  • 3. Tokiko merkataritza egungo errealitatera egokitu behar da. Konexioak, sareak eta plataformak bultzatu beharko ditu, bere arazoei sektoreka aurre egiteko. Gure ustez, merkataritza txikia, tokiko ekoizlea eta artisaua sustatzean, ekonomia erreal baten oinarria sortzen da. Sare lokal ahaltsuak eta elkarri lotuak sortzea eta praktikan jartzea benetako aukera izan daiteke, eta Udalak lagundu beharko luke.
  • 4.    Eta, azkenik, egoiliar garen aldetik, multinazionaletan eta banaketa-kate handietan erosteari utzi behar diogu. Pobrezia kolektiboa eragiten dute. Erabiltzen ez dugun botere handia dugu, batzuetan erosotasunagatik, kontzientzia faltagatik edo egoera ekonomiko, familiar eta laboralak uzten ez duelako. Lokala erosiz, ondo, nahikoa, kontsumoa murriztuz eta kalitatea erosiz, aberastasuna sortzen eta espekulazioa zailtzen duten fluxu ekonomiko kontziente eta errealak sortzen ari gara.

Nahi dugun hiria imajinatzeko premia larria dugu, berezko kultura eta merkataritzaren bidez, auzoa jendearentzat berreskuratuko duen proiektua egiteko, espazio publikoak berreskuratzeko.

EZTABAIDA IREKITA DAGO!

 

POTENCIAR EL COMERCIO LOCAL: UNA TAREA PARA TODAS Y TODOS

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea apoya la iniciativa que la Asociación de Comerciantes de la Parte Vieja, “Zaharrean”, ha iniciado recientemente para relanzar el comercio local del barrio. Para nuestra asociación, el comercio local, el del barrio, el de toda la vida, es aquél que satisface las necesidades básicas de sus residentes

Es innegable que la puñetera pandemia ha puesto patas arriba la viabilidad de muchos sectores económicos. El comercio local no ha sido una excepción. Pero parte de sus dificultades vienen de atrás. Los cambios de hábitos, las compras por internet, la intrusión de plataformas, como Amazon, la proliferación de grandes superficies, etc. ya venían lastrándolo de forma significativa.

Además de manifestar nuestro apoyo público, aportamos esta breve reflexión con el fin de propiciar un debate, por otra parte, apremiante, ante el desafío que el comercio local de la ciudad se enfrenta. Instituciones, comerciantes y residentes, nos hallamos frente a un reto que nos interpela, aunque de forma diferente.

  • 1.  En el caso de la Parte Vieja hay dificultades añadidas. Los antecedentes no son nada boyantes para el comercio local. La presencia omnipresente de la hostelería, preminente ante cualquier otro sector económico; la conversión del barrio en un gran mercado gastronómico; su rápida mutación en una atracción turística, en un reclamo ineludible; además de otros problemas sobre los que ya ha llamado la atención nuestra asociación en otras ocasiones, ha propiciado la paulatina sustitución del comercio local tradicional por otro tipo de comercio dirigido exclusivamente al turista y ha supuesto una pérdida muy importante de visitantes, “de toda la vida”.
  • 2.  El gobierno municipal de la principal institución de Donostia, al permitir que se instalen nuevas grandes superficies, así como la ampliación de otras ya existentes, tampoco ha propiciado la creación de condiciones para un cambio estratégico del comercio local. No es fácil imaginar con claridad la ciudad que queremos, pero para ello hay que tener voluntad y dedicar tiempo y medios para crear la energía que hace falta para impulsar las condiciones que necesita el comercio local.
  • 3. El comercio local tiene que adaptarse a la realidad actual. Tendrá que ir potenciando conexiones, redes y plataformas para afrontar sectorialmente sus problemas. Creemos que, al fomentar el pequeño comercio, al productor y artesano local, se crea la base de una economía real. Generar y poner en práctica redes locales potentes e interconectadas puede ser una alternativa real que debería ser apoyada por el Ayuntamiento.
  • 4. Y, por último, como residentes, tenemos que dejar de comprar a multinacionales y grandes cadenas de distribución, Son generadores de pobreza colectiva. Tenemos un gran poder que no utilizamos, a veces por comodidad o por falta de consciencia o también porque la situación económica, familiar y laboral no lo permite. Comprando local, bien, lo suficiente, reduciendo el consumo y comprando calidad, estamos creando flujos económicos conscientes y reales que generan riqueza y dificultan la especulación.

Nos encontramos ante la urgente necesidad de imaginar la ciudad que queremos, para elaborar un proyecto que recupere el barrio para las personas, para rescatar espacios públicos, por una cultura y un comercio propios.

¡EL DEBATE ESTÁ ABIERTO!

2021/05/19

Manifestazioa maiatzaren 22an: Etxebizitza eskubidearen alde!

 

Donostiako auzo elkarte eta mugimendu ugari elkartu gara etxebizitza larrialdiaren aurkako neurri eraginkorrak eskatzeko, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko eta espekulazioa babestu eta sustatzen duten politikak salatzeko. Herritar eta eragile guztiei dei egiten diegu bat egitera. *Maiatzaren 22an atera kalera!* #EtxeakBizitzeko



2021/04/13

559 PISU TURISTIKO, GUTXIENEZ, LEGEZ KANPO GERATU BEHARKO LIRATEKE DONOSTIAKO UDALAREN PLAN OROKORRAREN ARABERA

Epaitegiek pisu turistikoen ordenantza bertan behera utzi ostean, Donostiako Udalaren errejistroan jasota dauden erabilera turistikoko 1272 pisuetatik %43,9 lehen solairutik gora kokatzen dira. Sinatzen dugun eragile sozialek errealitate hori salatzen dugu, eta Udal Gobernuari eskatzen diogu ez dezala aldatu Donostiako Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) etxebizitza horiek legeztatzeko.











2021/02/04

ALDE ZAHARREKO LEGEZ KANPOKO TOLDOEI BURUZKO EPAIA:

 Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen prentsa-oharra:

Versión en castellano aquí


ALDE ZAHARREKO LEGEZ KANPOKO TOLDOEI BURUZKO EPAIA:

Donostiako udal gobernua gezurretan ari da, eta legea urratzen du, modu kontzientean

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiak 10/2021 epaia argitaratu zuen 2021eko urtarrilaren 25ean. Epai horretan dio Donostiako Alde Zaharreko ostalaritza establezimendu eta lokaletako fatxadetako toldo guztiak “legez kanpokoak eta klandestinoak” direla eta bidezkoa dela dagokien
kasuetan “zigorrak ezartzea eta legez kanpoko obrak eraistea”.
Epai horrekin amaituko da azken 9 urteetan –gure elkartea sortu zenetik honako ibilbide ia osoan– bizi izan dugun odisea bat, eta zein bere tokian jartzen ditu auzi honetan inplikatutako alderdi guztiak.


Irudia: Naiz

  Prentsa ohar osoa hemen.

  Gaztelaniazko bertsioa hemen.













Oihartzuna hedabideetan:
  • Irutxuloko Hitza: https://irutxulo.hitza.eus/2021/02/03/parte-zaharrean-bizik-ostalaritza-establezimenduetako-toldoen-auzian-udalaren-jarrera-kritikatu-du/ 
  • Naizhttps://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210203/donostiako-epaitegi-batek-erabaki-du-parte-zaharreko-establezimenduen-olanak-legez-kanpokoak-direla 
  • Gaur Donostia: https://gaurdonostia.com/2021/02/03/parte-zaharrean-bizi-sentencia-sobre-toldos-ilegales-en-la-parte-vieja-el-gobierno-municipal-miente-e-incumple-conscientemente-la-legalidad/

2021/01/22

Ertzaintzaren jokaera bortitzaz eta Trinitate Plazaren Itxieraz. Honela ez!

 

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, gure auzoan, azken egunotan, Trinitate Plaza eta San Sebastian egunaren inguruan gertatukoaz, EAEko eta Udaleko agintariei, adierazi nahi die:

 

Honela ez!

  • Ertzaintzaren jokaera bortitzaz. Honela ez! Zerk justifikatu dezake honelako jokabidea? Zerbaitek justifikatu lezake? Honela ez! Hori ez da zaintza lana!
  • Trinitate Plazaren Itxieraz. Honela ez. Hiritar baten batek toki jakin batean, ustez, portaera desegokia izateak justifikatzen al du elkarbizitzarako espazioak ixtea? Areago toki hura bada eskolako umeen aisialdirako eta eskola kirolerako espazio bakarra eta auzoko haur eta gazteen bilgune nagusia.

 

Ertzaintzak azken egunotan izan duen portaera ulergaitza zaigu. Bideo askotan islatuta geratu dira auzotar askok zuzenean bizi eta ikusi ditugun praktika bortitzak: autoak auzoko oinezko kale estuetan barna abiadura bizian eta sigi-saga, kaletik pasatzen ari zen jendea arriskuan jarriz, baita bazterrera egiten zutenak ere; lauzpabost ertzain gazte baten kontra oldartu eta lurrera bota, lurrean dutela gaztearen buruaren gainean belaunikatu, indarrez lurretik altxarazi eta ertzantzaren autoan bultzaka autoan sartu; protestan aurrean zutenak, hitza baino baliatzen ari ez zirenak, borraz erasotu; pelotak jaurti ageriko arrazoirik gabe… Portaera horiek gelditu behar dira zerbait larriago gertatu baino lehen. Jaurlaritzaren ardura da ertzaintza zaintza lanean jartzea, eta auzotarrontzat arriskutsuak diren jokabideak etetea.

 

Arazoaren jatorria Trinitate Plazan omen dago, bertan gazte batzuk elkartu eta boteiloian ari omen ziren, arduragabe, ziurtasun neurriak bete gabe. Hedabide nagusiek hori kontatu digute; eta zenbait auzotarrrek eta Gazte Asanbladak, ordea, gezurtatu dute. Baten bati arazoa prebenitzeko ideia bikaina bururatu zaio: plaza ixtea. Plaza itxi zuten astearte arratsaldean. Orixeko ikasleak Eskola Kirola egiteko tokirik gabe utzi zituzten, eta elkargune eta jolastokirik gabe auzoko haur eta gazteak. Espazioak ixtea al da arduragabekeria prebenitzeko modurik egokiena? Errepideak ixten al dituzte zenbait gidarik abiadura mugak gainditzen dituztelako? Trinitate Plaza erabilera publikorako gero ta errazago, gero ta gehiagotan ixten dute: jazzaldia edo zinemaldia dela, erakusketa bat dela, enpresa bati utzi zaiolako ekitaldi pribatu baterako, horiek desmontatzeko lanak behar baino askoz gehiago luzatzen direlako… Ahaztuta plaza hori dela auzotarrontzako arnasgune garrantzitsua, nagusia edo bakarra askorentzat: haurrak eta gurasoak, gaztetxoak, gazteak, kirola egin nahi dutenak…

 

Osasuna zaintzea ezin da izan auzotarron eskubideak eta esparruak mugatzeko arrazoia. Prebentzio eta zaintza lanak ezin dira honela egin. Izan ere, bide horiek ez dute zerikusirik prebentzioarekin eta zaintzarekin

 

Gelditu! Aldatu! Zaindu auzoa eta auzotarrak!

 

Donostiako Parte Zaharrean, 2021eko urtarrilaren 22an

 

Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea.

2021/01/02

Auzotarron talde batek idazkia plazaratu du, kezkatuta Konstituzio Plazan gaua igarotzen duten pertsonen egoeragatik eta udalaren jarreragatik.

 Hemen idazkiaren zenbait pasarte:

Agintari eskudunei eskatzen diegu beharrezko baliabideak berehala aktiba ditzatela. Gizarte-ongizateko teknikariei bidaltzea, poliziei bidali beharrean, arazo larri horri benetako irtenbidea emateko. Halaber, premiazko laguntza aktibatzen den bitartean, udaltzaingoek eta garbiketa zerbitzuek ez ditzatela jazarri eta Konstituzio plazako arkupeetan lo egin dezatela eskatzen dugu. Hiriko toki ez hain ikusgarrietara botatzea arazoari ez ikusiarena egitea da. Eta okerrena, anonimotasunean hiltzera kondenatzea da.

 Hemen idazki osoa, euskaraz:

Hemen idazkia gaztelaniaz:



 
 

2020/11/23

Ongi etorri EUSKARALDIA Parte Zaharrera

 

Alde Zaharreko programazioa aurrera doa.



Hurrengo emanaldia bertso saioa izango da: azaroaren 28an, larunbata, 19:00etan, Plaza Berrian.

50 lagunentzako tokia izanen du. azeuskarabatzazpi@gmail.com helbidean eman dezakezu zure izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia adierazita. Youtube bidez ere jarrai dezakezu.

Animatu eta parte hartu!

Hemen duzue programazio osoa.