2015/06/30

DONOSTIAN METROA? BATZAR INFORMATIBOA ASTEAZKENEAN AMARAN:


Donostiako hiri-barnealdetik Metroa eraikitzeko proiektuaz arduraturik, Batzar informatiboa antolatu da datorren uztailak 1 asteazkenean, AmaraBai Amarako Auzo Elkartean, arratsaldeko 7etan. Donostiako Metroaren proiektuaren aurkako alegazioak zabaldu dira azken egunetan (informazioa honako lotunean eskuragarri: http://uploadpie.com/U5Beu). Alegazioak aurkezteko epea ostiralean amaituko da.  Hortaz, AmaraBai Auzo Elkarteak deitu duen batzar informatibora etortzeko eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu. 

AmaraBai Auzo Elkartearen helbidea: Amara kalea, 17.  

 

Donostiako AHTren aurkako taldeko bidalitako informazioa: Donostiako Metroaren egitasmoaren aurkako alegazioak

 

Eusko Jaurlaritzak Donostiako hiri-erdialdean barrena eraiki nahi duen Metroaren egitasmoa informazio publikora atera du datorren uztailak 3 ostirala bitarte.

Hori dela eta, Metroaren egitasmaoren aurkako alegazio txosten hau helarazi nahi diegu Donostiako bizilagunei eta talde sozial guztiei, hain zuzen ere egitasmo hori bertan behera utzi dadin eskatzeko alegazio hauek izenpetzeko –baita egokiak iruditzen zaizkizuen bestelako alegazioak egiteko ere.  


Metroaren Proiektuaren dokumentazioa Easo plazako Euskotren geltokian “Euskal Trenbide Sarea-ETS” izeneko erakundeak daukan bulego txikian kontsultatu daitekeela informatzen dugu, goizeko 8’30etatik eguerdiko ordu 2ak bitarte (lanegunetan, larunbatak ezik).  Alegazioak aurkezteko epea uztailak 3 ostiralean amaituko da. Horiek esandako bulegoan aurkeztu daitezke, edota bestela Eusko Jaurlaritzaren Inguramen eta Lurralde Antolaketa sailak Gasteizen duen helbidera posta zertifikatuaz bidali (Donostia kalea, 1. Lakua - Gasteiz)

Beraz, Metroaren auziaz aurduraturik Donostiako AHTren aurkako taldeko kide batek landu dituen alegazio hauek aztertzeko eta zuen inguruan informazio honen berri emateko eskatzen dizuegu.

Harremanetarako tlfnoa: 695715510  

Alegazioak ikusi

No hay comentarios:

Publicar un comentario