2013/07/18

Kaian bainurako eta ur-jolasetarako guneak egokitzearen alde

Kaian bainatzea arriskutsua al da?
Hainbat berri atera dira azken egunotan hedabideetan Donostiako kaian bainatzeak omen duen arriskuaz. Ertzantza ere badabil kaian barrena gaztetxoei ez bainatzeko esanez.
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak bere iritzia eta erakundeei egiten dien eskaera ezagutzera eman nahi du. Eskaera hau da: kaian bainurako eta ur-jolasetarako guneak egokitu daizezen.
Arrazoiak: (Idazkian azaltzen den bezala eta atxikitako argazkiek erakusten duten moduan) arrantza ontzi handiak joan direnez geroztik kaian tokia bada eta neurri txiki baztuk hartuta bainu-gune seguru eta atsegina izan daitezke.

Hau da prentsari eta Udaleko zein jaurlaritzako arduradunei bidaliko diegun idazkia:

Prentsa oharra euskaraz (Gaztelaniazko itzulpena beherago):

Bainua Kaian (Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartearen prentsa-oharra, 2013-07-18)

(gaztelaniazko itzulpena jarraian)
Donostiako kaian bainatzea seguru izan dadin behar diren neurriak har daitezela eskatu du Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak
Azken egunotan Ertzaintza kaian barrean dabil han bainatzen eta uretan jolasean (Kaiko pasealekuko hasierako eskaileretan edo kaiarripe ondoko arrapalan) ari diren gaztetxoei bertan ez bainatzeko agintzen. Ematen dieten arrazoiak: arriskutsua dela, ez dela segurua. Agindu ez ezik, 300 euroko isuna jarri diezaieketelako abisua eman diete..
Hedabideetan ere agertu da, Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzak hiritarroi eskatzen digu kaian ez bainatzeko, segurtasun arazoak direla-eta
Kaian arrantzarekin lotutako jardueraz gain, betidanik bainatu eta jolasean aritu dira Donostiarrak. Eta orain zergatik ez?
Han bainatzeak ez du, orain arte, arrisku berezirik eragin. Orain bai? Negu honetan lonja ixtearekin batera arrantzako azken itsasontzi handiak joan egin dira gure kaitik. Eta haiek betetzen zuten tokia libre dago orain. Non dago arriskua?
Eta arriskurik balego irtenbidea zein da, bainu eta uretako jolasak galaraztea eta zigortzea? Edo jarduera horiek segurtasunez egin daitezen behar diren neurriak hartzea, arriskua sortzen duenari muga argiak jarriz?
Bainurako gune seguruak egokitzeko tokia bada
Gure iritziz irtenbidea hau da: bainurako eta ur jolasetarako zenbait esparru zehaztea eta mugatzea. Honela hiriko beste hainbat bainu-guneren saturazioa (hondartzak, nautikoko eskailerak) arinduko litzateke eta jada arrantza-jardueretarako erabiltzen ez diren kaiko gune horiek biziberrituko lirateke.
Horregatik honako hau eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzari:
·      Betiko arrantza-jarduera itzultzen ez den bitartean, horretarako erabiltzen ziren kaiko guneak herritarron zerbitzura jartzea eta, batez ere, bainurako eta ur-jolasetarako erabili daitezela (hau da, betidanik izan duten bigarren erabilerarako) eta ez daitezela gutxi batzuen erabilera pribatu eta esklusiborako (hots, erabilera baztertzailerako) baliatu
·      Zehazki honako gune hauek:
o  Kaiko pasealekuko hasierako gunea (lehen eskaileratik “portaviones” ondoko eskaileraraino). Gune hori “itsas-igerileku” gisa balia daiteke (Parisen Senako kaiak ibai-hondartza moduan baliatzen diren antzera)
o  Kaiarripe ondoko arrapala. Gune hori porlanezko hondartza moduan baliatuko litzateke, urtetan egin den bezala
Honako hau Donostiako Udaleko Gobernu Taldeari eta gainerako Talde Politikoei:
·      Erabilera horien aldeko udal-akordioa egin dezaten
·      Jaurlaritzaren aurrean gestioak egin ditzaten helburu hori gauzatzeko
Eta honako hau Jaurlaritzari zein Udalari:
·      Gune horiek bainurako eta ur-jolaserako gune seguruak eta goxoak izan daitezen, gutxieneko baliabide batzuk jar ditzaten: iturria eta dutxak, bainu-gunea mugatzeko buiak…

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak pide que se adopten medidas para posibilitar el baño seguro en el puerto donostiarra
Estos últimos dias la Ertzaintza recorre el muelle donostiarra advirtiendo a las y los jóvenes que allí se bañan (en las escaleras del inicio del paseo del puerto o en la rampa junto a Kaiarripe) que el baño está prohibido por razones de seguridad y avisándoles de que de seguir bañándose pueden recibir una multa de 300 euros.
Los medios de comunicación también han recogido la noticia: la Dirección de Puertos del Gobierno Vasco advierte a los ciudadanos que es peligroso el baño en el puerto.
En el puerto Donostiarra siempre han convivido el uso pesquero y el uso lúdico (baño y juego). ¿Esa convivencia no es posible ahora? ¿Por qué?
Bañarse en el puerto no ha supuesto hasta ahora ningún riesgo especial. ¿Ahora sí? Este invierno tras el cierre de la lonja se ha interrumpido la actividad pesquera en el puerto. Y el espacio que ocupaban las mayores embarcaciones pesqueras está ahora libre, la zona pesquera está casi vacia. ¿Dónde está el peligro?
¿Y si hubiese algún peligro, cuál sería la solución: prohibir el baño y el juego en el agua y castigar a quien lo hace; o adoptar medidas para que esas actividades sean seguras, poniendo límites a quienes generan el peligro?
Creemos que la solución es habilitar zonas de baño y juego y delimitarlas .
Esto serviría, además, como alternativa a la saturación de otras zonas de baño de la ciudad (playas, escaleras del náutico) y para revitalizar los espacios portuarios infrautilizados tras el cese de la actividad pesquera
Por ello, pedimos a la Dirección de Puertos del Gobierno Vasco:
·      Que, mientras no se reanude la actividad pesquera tradicional, adopte medidas para que los espacios que a ella se dedicaban se pongan al servicio de toda la ciudadanía y se utilicen, principalmente, para  el baño y el juego (la que siempre ha sido su segunda actividad tradicional). Que no se destinen a actividades privadas, exclusivas para unos pocos y excluyentes para la mayoría.
·      En concreto, proponemos que se dediquen al baño y al juego:
o  La zona inicial del Paseo del Puerto (desde las primeras escaleras hasta las escaleras situadas frente al “portaviones”). Esa zona se utilizaría como “piscina portuaria” (de manera similar a cómo en Paris se habilitan las riberas del Sena como playa urbana)
o   La rampla situada junto a Kaiarripe. Esta zona se utilizaría como “playa de cemento”, tal y como se ha utilizado durante años y años
Pedimos al Gobierno Municipal y a los Grupos Políticos Municipales que
·      adopten un acuerdo en esta direccón
·      hagan gestiones ante el Gobierno Vasco para posibilitar esos usos
Al Gobierno y al Ayuntamiento:
·      Que habiliten pequeños equipamientos y servicios que hagan más segura y agradable esta actividad: boyas delimitando los espacios de baño, fuentes y duchas junto a la rampa …
 

2013/07/16

Terrazen araudi berriaren proposamena eta Atsedenerako eskubidearen aldeko sinadura-bilketa

Atzo Udal Batzordeak terrazen araudi berri baten proposamena onartu zuen, oposiziaren botoekin. Proponamen hori "malguagoa" omen da Diario Vasoren iritziz: http://www.diariovasco.com/v/20130716/san-sebastian/oposicion-impone-gobierno-local-20130716.html. Besteak beste, honako aldaketa hauen elkarriko lituzke:
  • Terrazak beranduago ixtea
  • Arkupetetan terrazak jartzeko baimena
  • Terraza itxiak (akristalatuak) jartzeko baimena
  • ...
Proposamen hau, segur aski, datorren astean (uztailaren 24an) eztabaidatuko da Plenoan.

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak gure iritzia agerrarazteko eta terrazen egoera bere onera etor dadin eskatzeko hainbat lan eta mobilizazio egingo ditu datotzen egunotan. Laster emango dizuegu horren berri.

Bitartean gogoratu aurrean daramagun lan-ildoetako bat: Atsedena hartzearen aldeko sinadura bilketa. Erraza da bilketan parte hartzea:
  1. Sinadurak jasotzeko orria jaitsi (klik egin hemen)
  2. Sinadurak jaso
  3. Orria auzo elkarteko egoitzaren (Bretxa, Peskaderia eraikina, 2. pisua) buzoian utzi

2013/07/09

Zaraten Mapa, Giro-Soinua Hobetzeko Ekintza-Plana eta Babes Akustiko Berezia behar duten Eremuak



DONOSTIAKO UDALERRIKO GIRO-SOINUA HOBETZEKO EKINTZA PLANARI PARTE ZAHARREAN BIZI AUZO ELKARTEAK AURKEZTU DIZKION ALEGAZIOAK
Donostiako Udalerriko Giro-Soinua Hobetzeko Ekintza-Planari alegazioak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitu zen.

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak proposamen-bateria bat aurkeztu du planak kontuan hartzen dituen zarata iturrien artean ostalaritza jarduera intentsiboa eta gaueko aisialdia ere aintzat har daitezen, batetik, eta, bestetik, Parte Zaharra Babes Akustiko Berezia behar duen Eremu (BABE) izenda dezaten

Azken urte hauetan tabernetako jardueraren parte handi bat lokaletik kanpo egiten ari da, kalera hedatu da. Taberna-jarduerak berezko esparrua gainditu egin du, eta kalean gero eta toki gehiago hartzen ari da.

Zaratak eragindako arazoei trataera espezifikoa eman nahi diola adierazten du Udalak Planean. Horrexegatik eskatzen dugu araudi berriak aisia-jarduerek eragindako zarata ere kontuan har dezan; errepideko zein trenbideko trafikoak edota industriak eragindako zaraten maila berean

Jarraian daude (laburtuta) aurkeztutako alegazioen helburuak ( dokumentu osoa ikusteko klik egin hemen):

Ø  Aisia- jarduerek eragindako zaraten mapa egitea lehenestea. Eta maparako lehen neurketak ostalaritza jardueraz saturatutako zonaldeetan egitea, Parte Zaharrean besteak beste.

Ø  Kalitate akustikorako helburuetan ezarritako soinu-maila gainditzen duten zonaldeak identifikatzea eta Babes Akustiko Berezia behar duen Eremu (BABE) izendatzea

Ø  BABEetan eta interes-zonaldeetan hartu beharreko neurriak hauek lirateke:

ü  Tabernak edo terrazak lehenago ixtea

ü  Terrazen tamaina eta kokapena egokitzea

ü  Jaiak edota musika emanaldiak egiteko eman ohi diren baimenen kopurua eta ekitaldi horiek egiteko aukeratu ohi diren tokiak egokienak ote diren aztertzea

Ø  Aisia-jarduerek eragindako zaraten mapak lantzen diren bitartean, taberna edota terraza berririk irekitzeko baimenik ez ematea

Ø  Kontzientziazio-kanpainak egin daitezela. Eta kanpaina horiek ez daitezen  mugatu “elkarbizitza eta jardueren konpatibilitatea” aldarrikatzera, atsedenerako eskubidearekiko errespetua sustatu ere egin dezaten (beste hiri batzuetan egin dira eredu gisa balia daitezkeen kanpainak). Halaber, zarata sortzen duten zergatietan eragitera bideratutako kanpainak ere egin daitezen.

Gauzak horrela, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteari  lehentasunezkoa iruditzen zaio aisia-jarduerek eragindako zaraten mapa 2013a amaitu baino lehen egitea. Egoera zein den eta Donostiako herritarrek jasaten dugun zarata-maila zenbatekoa den jakiteko, batetik, eta, bestetik, zarata jasangaitzak eta kaltegarriak desagerrarazte aldera neurriak hartzeko.

Donostia, 2013-07-08

Para ver la nota de prensa en castellano haz clic aquí 
Dokumentua euskaraz jaisteko klik egin hemen

2013/07/01

Terraza gehiago auzoan? Gainezka gaude


Urriko Auzo Batzarrean proiektatu genuen bideoa. Bertan egungo egoera (saturazioa, gehiegikeriak, segurtasuna araudien urraketa...) modu argian erakusten da, Ikusi eta zabaldu


2013/06/25

Aulkiak Lasala Plazan


Aspaldiko partez, Udalak Auzo Elkartearen  eskaera bati kasu egin dio. Lasala Enparantzan eserlekuak ipinten ari da. 
Auzo Elkarteak aspaldi eskatu zion Udalari auzoko plazetan eserlekuak jartzeko. Kasu egin digute bai, baina eskaera aintzat hartu dutela hitzez ere adierazteka eskertuko genuke.
 Bretxan eta Lasalan jarri dituzte, baina gehiago jartzeko beharra bada oraindik; bai plaza horietan, baita beste hainbat kale eta plazatan ere.

 

2013/06/02

Gaur, Ekainak 2, ZATOZ…



Gaur, Ekainak 2, ZATOZ…

            Parte Zaharrean Bizi nahi dut flash-moben (bideoaren) grabaziora


12.30etan,

  • ·         Bretxan
  • ·         Kaian

13:00etan

  • ·         Trinitate Plazan
  • ·         Boulebarreko kioskoan

13:15ean Plaza Berrian (Konstin)

Ateri egingo du!!!

2013/05/28

Ekainaren 2an: ZATOZ!



Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea orain dela urte bete sortu zen eta gure lehen urteurrena ospatzeko modurik egokiena ikus entzunezko parte hartzaile baten grabaketa izan zitekeela erabaki genuen. Auzoa bizia eta sortzailea denez gero, “artista” asko bizi dira bertan eta haiekin harremanetan jarri ginen auzotarrok ekimen honi forma emateko. Zinegileak, aktoreak, musikariak, dantzariak eta auzotar asko lanean jarri eta Alde Zaharrean ditugun behar eta arazoak nola islatu lantzen hasi ginen. Ikus entzunezko alaia egin nahi genuela garbi genuen, koloretsua eta parte hartzailea. Auzoak zer duen hobetzeko eta zer eskaintzeko erakutsiko duena, dena musikak eta irudiak lagundurik.

Grabazio eguna iritsi da, ekainaren 2an, igandea, izango da eta gauza handirik argitu nahi ez badugu ere, lau jende errenka edo multzo abiatuko dira igande eguerdi honetan Konstituzio Plazara (Plaza Berrira) beste hainbeste tokitatik. Lau multzo horiek lehen esandako behar edo arazo horiek irudikatuko dituzte dantzak eta musikak lagundurik. Lau errenka hauek Konstituzio plazan (Plazan Berrian) elkartuko dira grabazioa bertan bukaera emanez.

Badago beraz, Alde Zaharrean zer ikusi eta entzun igande honetan, eguerdian. Auzoak sortutako ikus entzunezko xumea bezain dibertigarria.