2015/07/24

Bainua Kaian

Gorabeherak izan dira azken urteotan kaian bainatzeko kontuarekin: debekatuta dagoela, arriskutsua dela, isunak jartzen hasiko direla...

Duela bi urte Auzo Elkartekoek honela definitu genuen gure iritzia:
* Batetik, berezi behar direla  arrisku-jokabideak ( moila-puntan itsasontzien pasbidera jauzi egitea, itsabeheran zanbuila egitea...) eta betiko bainua (arranplan edo tornozulon egiten dena) eta ur-jolasak (perrita...)
* Bestetik, betiko bainu lasaia eta ur-jolasak ezin direla galarazi. Eta arriskuren balego, bainurako eta jolaserako guneak egokitu beharko liratekeela  (buiak jarrita, esaterako... Arranpala bainurako eta portabiones ingurua ur-jolaserako, adibidez)




Horren alde egin dugu, eta dirudienez gure proposamenek aurrera egiten ari dira: ez da eragozpenik izango honako toki hauetan bainua hartzeko:

  • Arranpalan
  • Tornozulon (Gurutze gorriaren atzeko aldean)
  • Portabiones eremuan
Inork arazorik izango balu eskertuko genioke Auzo Elkartearekin harremanetan jartzea partezaharreanbizi@gmail.com 












'Perrita al agua' margolana, 1888koa, Inazio Ugarterena, egun Donostiako Udaletxean kokatua

No hay comentarios:

Publicar un comentario