2015/08/14

AMBROSIO TABERNAREN PREZIOAK ETA GASCOREN ADIERAZPENAK


Ambrosioaren prezioen kontuarekin egin duten erreportaian Gasco agertzen da.
Besteak beste, sare sozialetan faktura famatua agertu zenean Udala hasi zela aztertzen taberna aipatzen du. Baina ez prezioak ondo edo gaizki zeuden baizik eta ea terrazak eta komunak araudiak betetzen dituzten.
Mendekua dirudi edo nondik harrapatu mina egin nahian. Bai terrazen ezbetetzeak bai komunen ezegokitasuna (ez da aipatzen zertan ez du betetzen eta zein neurri hartzera behartzen ditu Udalak) ez dute zer ikusirik prezioen kontuagatik.
Eta terrazaren arau ezbetetzeak (haimak izatea espero dugu) ez dira etorri prezioaren arazoarekin, lehendik bazeuden, eta lehendik ezagutzen bazituen Udalak, zergaitik ez zuen ezer egin lehenago? 
Honek erakusten du nahi izanez gero, borontatea izanez gero, osatalaritzaren arau ezbetetzeen aurka Udalak baliabideak badituela.








No hay comentarios:

Publicar un comentario