2015/08/20

UDAL-ORDENANTZEN EZ BETETZE BERRIAK


Joan den uztailaren 21ean blog honetan argitaratu genuen ordenantzen ez betetzeak denetariko zirela, ugari eta etengabeko, ikusezinak udal-ordenantzak betearazteko ardura dutenentzat.
Kasuistika guztia islatzea ezinezkoa gertatzen da, auzoaren egoera hain larria da!
Argazki berriak gehitzen ditugu, elokuenteak bestalde, sektorearen egoera –gertaerak horrela frogatzen dute- eta udal-gobernuaren pasibitatea salatzeko.
Gertatzen dira ez betetzeak:
1. Terraza-okupazio espazio handiagoa baimendutakoa baino;
2. Terrazen okupazio planoen absentzia;
3. Baimendutako mahaien ondoan jarrita jarraitzen duten apalak;
4. Terrazaren espaziotik kanpo arbelak; irisgarritasuneko eta mugikortasuneko arazo nabariak eraginez, negozio-mota guztiek indiskriminatuki jarrita;
5. Zama-lanak bukatu baino lehen jarritako terrazak;
6. Gauean terrazen elementuak arkupeetan uzten jarraitzen duten terrazak;
7. Udal-Ordenantzak begiesten ez dituen terrazetako lizentziak;

8. Publizitatea itzalkin ilegaletan; aulkietan eta mahaietan ere;
9. Terrazak erretiratu ondoren garbitasunak bere absentziagatik distira egiten du;
10. Terrazen espazioan zerbitzurako barrak;
11. Establezimendu mota guztietako eguzki-oihalak;
12. Zama-lanak negozioaren atez-ate;
13. Aurrez ikusitako ordutegitik kanpo irekitako zerbitzu-lehioak kalean edaten jarraitzeko; musikarekin kaletik entzuteko;
14. Jai-espazioetan oinezkoentzako eta larrialdi ibilgailuetarako beharrezko espazioa ez errespetatzea, adibidez, Konstituzio enparantzan;
15. Establezimendu-Ostalarien zaborra bere ordutegitik kanpo utzita kaleetan. 

 
 
 
 
 
 
 
 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario