2017/06/03

Udal Gobernuari azaldu dizkiogu auzoko arazo nagusiak eta horietarako konponbideak proposatu



Maiatzaren 22an PZB auzo elkarteak bilera garrantzitsua izan zuen Donostiako Udalaren arduradun nagusiekin. Bileran auzotarron bizi-kalitatea eta osasuna kaltetzen duten eragile nagusiak jarri genituen (berriz ere) mahaia gainean; eta arazo horietarako konponbideak exijitu eta proposatu egin genituen. Hona hemen bileran landu ziren gaiak eta egin genituen proposamenak:

  •  Zaratak, gaueko aisialdiak eragindakoa bereziki
  •  Espazioa Publikoaren gehiegizko okupazioa
  • Terrazen neurriz kanpoko erabilera (espazioa eta ordutegia)
  • Masifikazio turistikoa
  • Mugikortasuna
  •  Zaborren kudeaketa eta Garbitasuna
  • Ondarearen zaintza
  • Auzorako eta auzotarrontzako ekipamenduak
  • Hiri-antolamendurako Plan Orokorra eta Plan Bereziak

Finean, bileran honakoa hauek planteatu genituen

·         Parte Zaharra biziberritzeko plan integrala premia-premiazkoa da

·         Espazio Publikoaren gehiegizko esplotazioari, betiko komertzioaren desagertzeari turismoren masifikazioari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu behar dira;  jada, ezin da esku hartzea atzeratu

·         Udaleko zenbait talde politikok egungo araudia (terrazen kasuan, esaterako) “malgutzeko” (gain esplotazioa areagotzea errazteko) egin dituzten proposamenek ikara eragiten digute. Horiek baztertu eta premia-premiazkoa da neurriak hartzea honako hauei aurre egiteko: gaueko aisialdiak sortutako zarata, pisu turistikoen deskontrola...

Eta proposamen zehatz hauek egin genituen:

  • Ostalaritza sektorea bere onera elkartzekoa, ikushemen
  • Zarata eta bibrazioei buruzko araudi berrian aintzat hartzekoak, ikus hemen
  • Pisu turistikoen arautzeko proposamenak, ikus hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario