2019/03/25

Parte Zaharrean Bizi elkartea eta Kaialde eraikinaren zesioa. Zenbait xehetasun.

 Parte Zaharrean Bizi elkartea eta Kaialde eraikinaren zesioa. Zenbait xehetasun.

Euskarazko testua ulertzeko zailtasunak badituzu itultzaile automatiko hauetako bat balia ditzakezu:

Puedes utilizar uno de estos traductores automáticos si tienes dificultades para entender el texto en euskera: 

Kaialde eraikina hamabi urtzez hutsik eman ditu. 2018ko irailaren hasieran auzoko Gazte Asanbladak eraikina okupatu eta bertan Gaztetxea martxan jartzeko proiektuari ekin zion. Horrez geroztik ekimen ugari garatu dira bertan, batzuk Gaztetxeko kideek sustatuta, auzoko bete eragileren bat sustatuta beste batzuk.

Kaialderen okupazioaren harira irailean idazki bat argitaratu genuen, non…

·     Auzoaren ekipamendu gabezia, beste behin, salatzen genuen

·     2014an Kaialde eraikinean Auzo Etxea eraikitzeko proiektu zapuztua gogora ekartzen genuen

·     Udalari proposatzen genion lan mahai bat eratzea (auzoko eragileak eta udal ordezkariak bilduko zituena) auzoko ekipamendu beharrei behingoz irtenbidea bilatzeko; eta bitartean Gaztetxea eraikitzeko proiektuan ziharduten gazteekin hizketan has dadin


Abenduaren bukaeran Udalak ebazpen bat onartu zuen eraikina ‘berreskuratzeko’ espedienteari hasiera emateko eta eskatzeko Kaialde eraikinaren erabiltzaileei jarduerak egiteari utz ziezaiotela edozein jarduera. Honen aurrean auzo elkarteak:

  • Udalari eta Hezkuntza Sailari idazki bat bidali zien non auzoak dituen ekipamenduen beharra azpimarratzen genituen ets eskatzen genien: “‘berreskuratzeko’ prozesua etetea eta eraikinaren erabilera-eskubidea auzoko eragileen esku uztea”


Egoera honen aurrean Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak honako hauek adierazi nahi ditu:

o   Zerbitzu publikorako eraikinak horretarako erabili behar dira. Eta Kaialde eraikina heziketa-, aisialdi- eta kultura-jardueretarako propio sortutakoa izanda, halako jardueretarako erabili behar da.

o   Agintari publikoen ardura da ondare publikoa zaintzea eta zerbitzu publikorako diren eraikinak horretarako erabiltzea, bai eta herritarren beharrei erantzutea, herritarren hitza entzutea eta haien ekimenak babestea ere.

o   Utzikeria da zerbitzu publikorako eraikin bat 12 urtez hutsik egotea eta hondatzen uztea.

o   Arduragabekeria da eraikin hori abandonatuta uztea, erreferentziazko lokal egonkorrik ez izateagatik auzotarron behar asko asetu gabe dauden bitartean.

o   Parte Zaharrak badu eraikin hori  ‘berreskuratzeko’ beharra; berez izan beharko lukeen erabilerarako berreskuratu, hain zuzen: heziketa-ez formala eta informala, aisialdia, kultura…

o   Erreferentziazko gure iraunkorra behar dugu auzoa biziberritzeko: auzo-bizitza sendotzeko, auzotarron elkarbizitza eta kohesioa indartzeko, auzogintza- eta kulturgintza-jarduerak garatzeko…

Eta oraingo korapiloari askabide eraikitzailea emateko eta Ikusirik oraindik ez dela definitu eraikin horren erabilera publikorako proiektu zehatzik, honako hau proposatzen diogu Udal Gobernuari:

o   Orixe Ikastolaren egoitza izan zen Kaialde eraikin hori ‘berreskuratzeko’ espedientea eta ekimenak bertan behera utz ditzan.

o   Kaialde eraikinaren erabilera-eskubidea auzoko eragileen esku laga dezan, bertan heziketa ez formala zein informaleko eta auzogintza eta kulturgintzako jarduerak garatzen jarraitzeko.

  • Parte Zaharrean auzogintzan, kulturgintzan, astialdian eta heziketa informal zein ez formalean diharduten beste zenbait eragilerekin  harremanetan jarri ginen auzoko ekipamenduez batera lan egiteko eta aipatu lan mahaiaren oinarriak jartzen joateko.

Urtarrilaren amaieran Alkatetzak bilera bat proposatu zigun gaiaz hitz egiteko. Bileran ekipamenduen gabeziek epe-ertain luzeko irtenbideez hitz egiteaz gain, Kaialde auzoko eragileen esku uztea eskatu genuen. Alkateak Kaialderen kudeaketa (behin-behin, adinekoentzako apartamentuen obrak hasi bitartean eta ‘cesion en precario’ formula baliatuz) auzo elkartearen esku uzteko aukeraz hitz egiteko prest zeudela adierazi zigun. 
Guk azaldu genion, hartzekotan, hartzailea ez zela izango auzo elkartea bera, auzoko eragileak elkarlanean baizik.  Hilabeteko epea eman genion elkarri ideia lantzen joateko.


Otsailean eta martxoan zehar elkarlanean aritu gara auzoko eragileak. Zesioaren inguruko irizpideak lantzeaz eta partekatzeaz gain, Auzoa Berreskuratu Eguna ekimena jarri dugu abian, otsailaren 23ko saio izan zen ekimen horren lehen emaitza eta laster izango dira berriak.

Bileratik hona harremanetan izan gara alkatetzarekin: eragileok idatziz helarazi dizkiogu udalari gure irizpideak, entzun ditugu udalaren proposamenaren nondik norako nagusiak. 

Orain proposamen zehatz eta artikulatu baten zain gaude, hitz egiten jarraitzeko eta auzoarentzat onuragarri izango den adostasun batera iristeko.

Prentsara ailegatu da zesioaren proposamenaren berri. Eta hobetsi dugu erantzuna auzo elkartearen izenean baino eragile guztion izenean ematea. Hau da auzoko eragileok egin dugun adierazpena: http://partezaharreanbizi.blogspot.com/2019/03/parte-zaharreko-eragileon-prentsa.html

Zenbait hedabidek jaso dute jada gure adierazpenaren berri.


Esan bezala, Alkatetzak agindu digun zesio akordio zehatzaren zain gaude hurrengo urratsak emateko. Jasotakoan eragileon aztertu eta erantzun bateratua emango dugu. Izango duzue horren berri. Espero dezagun laster izatea eta baikorra.

2019/03/22

Parte Zaharreko eragileon prentsa-oharra Kaialde eraikinaren zesioaz

(jarraian gaztelaniaz, en castellano a continuación)


Parte Zaharreko zenbait eragileren adierazpena, Kaialde eraikinaren zesioa dela-eta


Azken egunotan prentsan Kaialde eraikinaren zesioari buruz agertutakoaren harira, Parte Zaharrean auzogintzan, kulturgintzan eta astialdian dihardugun hainbat eragilek adierazi nahi dugu: aipatu zesioa aukera egokia izan daitekeela iruditzen zaigu auzoak dituen auzo bizitzarako ekipamenduen behar eta gabeziak konpontzen joateko, eta bertan garatu diren auzotarrontzako jarduera eta auzogintza dinamikak bideratzeko, eta berriak sortzeko, egoera normalizatu batean.

​Auzoko eragileok prest gaude Kaialde eraikina --gure arteko elkarlanean eta lankidetzan-- zesioan hartzeko aukeran sakontzeko, eta horrela adierazi diogu alkatetzari. Harremanetan gaude alkatetzarekin: adierazi diogu gure iritzia eta entzun ditugu haien proposamenaren nondik norako nagusiak. Orain proposamen zehatz eta artikulatu baten zain gaude, hitz egiten jarraitzeko eta auzoarentzat onuragarri izango den adostasun batera iristeko.

Izan ere, duela bi hilabete Parte Zaharrean auzogintzan, kulturgintzan eta astialdian dihardugun hainbat eragilek, gure auzoak bizi duen bilakaera eta ekipamendu falta orokorra dela-eta kezkaturik, egoera horren azterketa egin eta soluzioak bilatu eta jorratzeko helburuarekin  lan-mahaia osatu genuen.

Otsailaren 23an “Auzoa Berreskuratu Eguna” antolatu genuen eta,  auzoaren inguruko beste zenbait kezkekin batera, Kaialde eraikinaren inguruan landutakoa helarazi genion iritzi publikoari. Bertan genionez:
Parte Zaharrak, pairatzen ari den bilakaera dela-eta (turistifikazio masiboaren ondorioak, auzotarren alde egitea eta biztanleen galera, adinez zahartzea…), bere izaerari eta auzo-bizitzari eutsi eta indartzeko premia larria du eta horretarako, besteak beste, adin ezberdinetako auzotarrok  elkartzeko, eztabaidatzeko, sortzeko eta harremanak saretzeko ekipamenduak behar ditu.
Ez dugu erreferentziazko gune egonkorrik auzo-bizitza bideratzeko ezta auzogintza, kulturgintza eta heziketa ez formal zein informaleko jarduerak garatzeko ere. Gune horien bila egindako ibilbidea luzea da eta beti oztopo berarekin egin dugu topo, erantzun bera eman digute behin eta berriz: Alde Zaharrak ez duela honelako eskaintza berma dezakeen eraikinik. (…)
2018ko irailean, 12 urtez hutsik eta erabilpenik gabe egon den Kaialdeko eraikinean Alde Zaharreko Gazte Asanblada sartu eta txukunketa lanetan gogotik lan egin ondoren, auzoari ateak ireki eta bertan ekimen asko eramaten ari dira aurrera, hainbat eragile eta bizilagunen eskutik: hitzaldiak, hainbat eragileren bilerak, tailerrak (joskintza, xaboigintza, zirko, kick boxing, sukaldaritza…), filosofia-mintegia, bertso-eskola, poesia emanaldiak, zine-foruma, topaketak, arte sormeneko jarduerak, literatur lehiaketa; dantza, antzerki, pailazo, mago eta zirkuko saioak; haurgunea, haurrentzako tailerrak, liburu aurkezpenak, musika emanaldiak,   ...  Auzoaren bizitza saretzeko aukera izaten ari da bertan hainbat eragile, eta aipatu dugun hutsuneren parte bat betetzen ari da egunez egun.

Hori guztiagatik, hasieran esan bezala, auzoko eragileok prest gaude Kaialde eraikina zesioan hartzeko aukeran sakontzeko, harremanetan gaude alkatetzarekin gaia aztertzeko eta proposamen zehatz eta artikulatu baten zain gaude hitz egiten jarraitzeko eta auzoarentzat onuragarri izango den adostasun batera iristeko.

Donostia, 2018-03-21

·       Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea.
·       Kijera Gaztetxea
·       Haurguneko gurasoak
·       Karmengo Jaien batzordea
·       Hotel + Ez!
·       Kale Lagunak kirol taldea
·       Orixe Ikastolako Guraso Elkartea
·       Haraino astialdi taldea
·       Kresala Kultur Elkartea




Declaración de entidades vecinales en la Parte Vieja sobre la cesión del edificio Kaialde


Entidades vecinales en la Parte Vieja que trabajamos en el ámbito de la acción vecinal, cultural, de ocio y tiempo libre, ante las noticias aparecidas en la prensa sobre la cesión del edificio Kaialde, queremos manifestar: la cesión puede ser una buena oportunidad para ir solucionando las necesidades y carencias que sufre el barrio de equipamientos para la vida vecinal, y para canalizar las actividades y dinámicas que allí se han venido desarrollando y desarrollar nuevas, en una situación normalizada.

Las entidades abajo citadas estamos dispuesta continuar analizando la posibilidad de asumir (en colaboración y trabajo compartido) la cesión de la gestión del edificio Kaialde, y así se lo hemos manifestado ayuntamiento. Estamos en contacto con alcaldía: le hemos comunicado nuestra opinión y hemos escuchado los rasgos fundamentales de su propuesta. Ahora estamos a la espera de una propuesta más concreta y articulada para continuar conversando y poder llegar así a un acuerdo que sea beneficioso para el barrio.

Hace ya dos meses que varias entidades de la Parte Vieja que trabajamos en el ámbito de la acción vecinal, cultural, de ocio y tiempo libre, preocupadas por la situación que vive nuestro barrio y por la falta de equipamientos para la vida comunitaria, formamos una mesa de trabajo para analizar la situación  e ir buscando y desarrollando soluciones.

El 23 de febrero organizamos ‘“Auzoa Berreskuratu Eguna” y manifestamos a la opinión pública nuestro interés por buscar una solución a esta falta de equipamientos y nuestra propuesta sobre el edificio Kaialde. Decíamos allí:
La Parte Vieja necesita acciones urgentes para mantener y fortalecer su esencia y vida vecinal, para rectificar la evolución que sufre (consecuencias de la turistificación masiva, perdida y envejecimiento de la población…). Entre otras, necesita equipamientos en los que vecinos y vecinas de diferentes edades puedan juntarse, debatir, crear y tejer redes relacionales.
El barrio carece de espacios estables y referenciales para desarrollar la vida y actividad vecinal, acciones y actividades culturales, actividades de educación formal e informal o de tiempo libre… Hemos recorrido un largo camino en busca de espacios para satisfacer esas necesidades, pero siempre nos hemos topado con el mismo obstáculo, siempre se nos ha dado la misma respuesta, esta: la Parte Vieja no tiene ningún edificio que pueda satisfacer esas necesidades. (…)
Tras estar 12 años vacío y en desuso, en septiembre de 2018, la Gazte Asanblada de la Parte Vieja entró en el edificio Kaialde y tras acondicionarlo lo abrió al barrio y desde entonces se realizan actividades de la mano de diferentes agentes, colectivos y vecinas y vecinos del barrio: conferencias, reuniones, talleres de costura, jabones, circo, kick boxing, astronomia, cocina, etc.; seminarios de filosofía, bertso-eskola, recitales de poesía, cine-forum, encuentros, actividades de creación artística, certámenes literarios, actuaciones de danza, teatro, payasos, magos y circo; un haurgune, talleres para niñas y niños; presentaciones de libros; recitales de música, etc. Está siendo un lugar donde muchos agentes trabajan para cohesionar la vida del barrio y de esta manera cubrir día a día parte de esa necesidad antes mencionada.
Por todo esto, Las entidades vecinales estamos dispuesta continuar analizando la posibilidad de asumir la gestión del edificio Kaialde, estamos en contacto con alcaldía para analizar la cuestión y estamos a la espera de una propuesta más concreta y articulada para continuar conversando y poder llegar así a un acuerdo beneficioso para el barrio.