2019/09/15

Sotoko Gastrodenda: eramatekoa omen dena pareko eskaileretan hartzen dute batzuek

Ez dute taberna moduan aritzeko baimenik. 
Baina konbinatuak prestatu eta saldu egiten dituzte. 
Eramateko omen, tapadun plastikozko ontzietan zerbitzatzen dituzte. 

Pareko eskaileretan kontsumitu egiten dira. Bideoan ikusgai. 

Oharra: kristalezko ontziak ondoko tabernetakoak dira.



Parte Zaharren Bizi auzo elkarteak salaketa jarri du udaletxean.


Santa Mariako eskailera terraza erraldoi bihurtua dute inguruko tabernek (Atari eta ...).

Orain Sotoko Gastrodendaren jardunak arazoa areagotu du.

Udal arduradunen batek helduko al dio arazoari?

No hay comentarios:

Publicar un comentario