2019/10/11

OHZ (IBI) ordaintzeko salbuespena

Nork du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko salbuespena?

Honako etxe hauek: Iñigo kaleko 2. zenbakia, Arrandegi kaleko 1. zenbakia, Juan de Bilbao kaleko 13., 15. eta 17. zenbakiak, Konstituzio Plazako 4., 5., 6., 7., 11. 12., 13., 14. eta 15. zenbakiak eta Lasala plazako 3. zenbakia.

Zergatik? 

Parte Zaharra Monumentu Multzo deklaratu zuten, 2019ko apirilean,  eta horrek esan nahi du, besteak beste, OHZ ordaintzetik salbuetsita daudela babes ertaina duten eraikinak, halaxe jasota baitago foru araudian (1) eta araudi horrek araututako moduan baitagokie udalei zerga kobratzea. Goian aipatutako eraikinek babes maila hori dute. Baina salbuespena ez da automatikoki aplikatzen.

Partikularrek salbuespena Udalari eskatzen ez badiote, ez dira haren onuradun izango.

Zer egin behar da salbuespena eskatzeko?

Udal Zerga-bilketa bulegora joan (Goikoa Jauregia, Ijentea kalea, Udaletxearen parean), eta eskaria bete. Ez da eskaria urtero bete behar; nahikoa da behin eskatuta.

Zergatik ez die abisua eman Udalak interesdunei?

Galdera bikaina.


[1] Uztailaren 5eko 12/1989 foru araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa, 4-2-e artikulua.

Datozen egunetan informazio hau bananduko dugu irudiko orriaren edukiarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario